Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1991-06-13 Iurreta Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
Bertsoa entzun |
1991-06-13 Iurreta Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Gipuzkoarrok elkar neurtzeko
eguna dago urrean,
eta nik ere egon nahi nuke
punta edo gailurrean,
azpi lanean hasia nago
txapelketaren aurrean,
hazia errez ernetzen baita
aurrez lantzen dan lurrean.
"Zenbat behar dek?', epai mahaikoai
nik galdetu belarrira;
asko eskatu, gutxi eskeini,
gero tratua erdira,
ta ordaintzeko egon behar det
azken emaitzei begira,
ni portatzeko prest nago baina,
berak portatzen badira.
Euskal Herriko txapela galdu
Gipuzkoakoan amets,
tranparik gabe hau eskuratzen
ez dadukat oso errez,
ta martingala jokatu nahi det
eskupeko bat emanez,
lehen beste batzuk egin badute,
nik orain zergatikan ez?
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra