Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (5. 1991)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Txapelketa
Lekua
Gipuzkoa < Euskal Herria
Hasiera data
1991-10-25
Bukaera data
1991-12-22
Hedadura-mota
Herrialde mailakoa

Parte hartzaileak

Antolatzaileak
Gipuzkoako Bertsolari Elkartea
Arduradunak
Murua, Jexux
Parte-hartzaileak
Agirre, Bittor "Bitti"
Aizpurua, Felix
Aizpurua, Karlos
Arrieta, Agustin "Ibergun"
Arrizabalaga, Xabier "Ziarda"
Azpillaga, Bernardo
Begiristain, Juan Inazio
Egaña, Andoni
Eizmendi, Jon
Eizmendi, Juan Jose "Loidisaletxe II"
Elortza, Jose Ramon
Etxabe, Xabier "Armendia"
Etxebeste, Aitor
Etxezarreta, Pedro
Gerriko, Juan Ramon
Gesalaga, Jose Antonio "Zaldubi"
Igartzabal, Euxebio
Iribar, Jexux "Olalde"
Izagirre, Santi "Attola-Berri"
Izeta, Joxe Mari
Izeta, Nikolas
Jauregi, Jexux Mari "Altzo Txiki"
Kortabarria, Jesus "Kaxeta"
Lasarte, Eusebio "Lasarte II"
Lertxundi, Joxe Mari
Lizaso, Sebastian
Loidi, Arantzazu
Loiola, Juan
Lopetegi, Jesus
Lopez, Juan Mari
Maia, Jon
Mendizabal, Mikel
Munduate, Joxe
Murua, Iñaki
Narbaiza, Juan Mari (1949-2016)
Narbarte, Xabier
Olaizola Olaizola, Manuel "Uztapide-II"
Otamendi, Luis
Peñagarikano, Anjel Mari
Rezabal, Martin "Olaso"
Salegi, Joxe Angel "Lizarreta"
Sarasua, Aitor
Sarasua, Jon
Sasiain, Jose Antonio
Sorozabal, Jokin
Telleria, Millan
Urdangarin, Jose Luis
Usarraga, Juanjo
Xabier "Euzkitze"
Zabala, Xanti "Lexo"
Zeberio, Xabier "Zeberio I"
Zelaia, Iñaki
Zelaia, Koldo "Etxeberri"
Zendoia, Nikolas
Aurkezleak
Azkune, Laxaro
Ezeiza, Jose Kruz "Kaxka"
Oteiza, Mariasun
Sagastume, Martxeli
San Sebastian, Xabino
Urretabizkaia, Pello
Usarralde, Inaxio
Gai-jartzaile taldea
Azkune, Laxaro
Ezeiza, Jose Kruz "Kaxka"
Legorburu, Meltxor
Mitxelena, Juan Joxe
Olano, Manuel
Oteiza, Mariasun
Sagastume, Martxeli
San Sebastian, Xabino
Urretabizkaia, Pello
Usarralde, Inaxio
Zeberio, Nikolas "Zeberio II"
Epai-mahaia
Arizken, Markel
Etxezarreta, Jesus Mari "Izazpi"
Iraola, Rufino
Kazabon, Antton
Mendiluze, Antonio
Mendizabal, Jesus Mari "Bizargorri"
Epai-mahaiko idazkaria
Altuna Berridi, Joxemari
Arruti, Arantxa
Txapelduna
Peñagarikano, Anjel Mari
Parte hartzeari buruzko oharrak
TALDE OSAKETA:
Fase bakoitzeko taldeak ez dira guztien arteko zozketaz osatu, maila desberdinetako taldeburuak izendatuz eta hauek sorteatuz baizik:
Kanporaketetan, 1989ko Txapelketa Nagusian azkenlaurdenetara heldu zirenak izan dira taldeburu, ondoren Gipuzkoako 1988ko Kanporaketan izandako emaitzak hartu dira kontuan, eta azkenik, maila honetan inoiz parte hartu ez dutenak.
Azkenlaurdenetan, 1989ko Txapelketa Nagusian finalera eta azkenaurrekoetara heldu zirenak izan dira taldeburu; ondoren, aurreko fasetik sailkatuak.
Azkenaurrekoetan, bi talde egin direnez, lortutako sailkapenaren arabera, batean zenbaki bakotiak (1,2,3...) sartu dira eta bestean bikotiak (2,4,6...)

Deskribapena

Historia
Booma

Non-noiz: Abenduaren 22an, Donostiako Belodromoan. Telebistak emandako bultzadari esker, eta bertsolari belaunaldi berriak zaletutako ikusleak medio, boom-aren txapelketa izan zen 91koa. Bera da Euskal Herrian txapelketa batek publiko gehien bildu duen txapelketa: 11.000 lagun, alajaina.
Bezperan, 101 urterekin Joxe Migel Barandiran hil zela eta, haren oroimenez minutu bateko isiltasuna gordez hasi zen saioa.

Bertsolariak: Izen ematea libre. 54 bertsolari.

Sailkapena:
Anjel Mari Peñagarikano 708,5
Andoni Egaña 706,5
Xabier Perez, "Euskitze" 698
Jon Sarasua 696
Xebastian Lizaso 690,5
Iñaki Murua 685,5
Martin Rezabal "Olaso" 671,5
Mikel Mendizabal 669,5

Epaile eta gai-jartzaileak talde lanean aritu ziren.

Hiru faboritoak: Aparra medio, inoiz baino egunkari orri gehiago bete ziren txapelketaren kontuarekin. Bakoitzaren beldurrak, entrenamenduak eta gainerakoak bistan geratu ziren. Finalaren aurretik, Lizaso, Egaña eta Euskitze ziren faborito bakarrak. Diario Vascoko izenburu gogorrak garbi adierazten zuen (erderaz): "Txapela bat hiru bururentzat". Zaletuen iritzia ere horrela ematen zuen egunkari horrek "batek huts egitea, bale. Bik huts egitea, tira, baina hirurek huts egitea... hori ezinezkoa da".

Ordea, Anjel Mari Peñagarikanok irabazi zuen txapela eta entzuleen bihotza. Urte luzez txapeldun izandako Txomin Garmendiak jantzi zion txapela.

Kartzela bor-bor: Kartzela hartan egosi ziren txapelketako osagai gehienak. Kartzelan denak barrez eta kontu kontari aritu omen ziren. Denak bat ezik: Peñagarikano isilik eta kontzentratuta egon zen, bada ezpada. Bere txanda iritsita, kartzelako lanean hartu zion aurrea Peñagarikanok Egañari, ordura arte Egañak 512 puntu eta Peñagarikanok 486 puntu baizituzten. Lana bukatuta atzean eseri zenean, horrelaxe esan omen zion Egañak: "Anjel Mari, heu geratuko haiz gaur aurrena". Peñagarikanok: "Adarrik ez jo" zurbil batekin erantzun zion.
Kartzelako gaia bera, txapelketa horretan jarritakoen adierazgarri izan zen, guraso-seme-alaben arteko harremanen korapiloak, alegia: "Zu, ilunabarrean amari musu emanda zeure autoan atera zara festara, ordubiak alderako itzuliko zarela esanez. Une honetan goizeko seiak dira. Oraintxe gogoratu zara amari emandako hitzaz. Zauden egoeran zaudela, zer zauden tokitik hiru bertso". Egañak Eginen adierazi zuenez "Nere amari ez nion nik hemezortzi urterekin ere ezeren konturik ematen eta orain kosta egiten zait egoera horretan jartzea. Andreari kontuak ematea balitz, tira, errazago moldatuko nitzatekeen."
Sarasuak "Sortutako morboaren aurka erreakzionatu nahi" izan zuen. Zazpi puntuko bi bertsoren ostean, zortziko "eskas" (sic) bat bota zuen, propio. Morboaren kontra erreakzionatu, eta eztabaidarako gai bihurtu zen hurrengo egunetan.

Faseak

  • Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (5. 1991) Kanporaketak
  • Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (5. 1991) Azken-laurdenak
  • Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (5. 1991) Azkenaurrekoak
  • Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (5. 1991) Finala
Saioak
1991-10-25 Antzuola Txapelketa
1991-10-27 Deba Txapelketa
1991-10-31 Usurbil Txapelketa
1991-11-01 Aretxabaleta Txapelketa
1991-11-03 Hondarribia Txapelketa
1991-11-15 Beasain Txapelketa
1991-11-17 Azkoitia Txapelketa
1991-11-22 Oiartzun Txapelketa
1991-11-24 Eibar Txapelketa
1991-12-06 Tolosa Txapelketa
1991-12-08 Oñati Txapelketa
1991-12-22 Donostia Txapelketa
Sailkapena
1. Anjel Mari Peñagarikano (708.5)
2. Andoni Egaña (706.5)
3. Euzkitze (698)
4. Jon Sarasua (696)
5. Sebastian Lizaso (690.5)
6. Iñaki Murua (685.5)
7. Olaso (671.5)
8. Mikel Mendizabal (669.5)
Txapelduna
Peñagarikano, Anjel Mari
Oharrak bidali

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin