Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1991-03-18 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Lopategi

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1991-03-18 Tolosa Jaialdia
Gai-jartzailea
Irazustabarrena, Felix
Bertsolariak / Egileak
Egaña, Andoni
Lopategi, Jon
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Jon Lopategi, Athletic zalea da eta Andoni Egaña, Realzalea.

Deskribapena

Doinua
Basatxoritxu mokoluzia
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1991-03-18 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Lopategi

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Egaña
Urri aldean hauek ez zuten
bajatzeko usterikan,
bost negatibo dauzkate era
daude oso tristerikan,
une hauetan ez du merezi
adarjotzen hasterikan,
neri hauentzat ez zait gelditzen
errukia besterikan.
Lopategi
Erruki eta pesimismoan
badabil gaur nahiko jende,
garai batean kopa ta ligak
irabazirik dexeme,
negatiboak etorri dira
era joan da Clemente,
lehoia siestan daukagu baina
laster jarriko da tente.
Egaña
Poz ematen zun uda partean
hauek harro ikustiak,
uste gabean heldu zaizkie
oso momentu tristiak,
orain mutilak omen dirade
nobato edo gaztiak,
orain non dira Clementek zitun
harropuzkeri guztiak?
Lopategi
Harropuzkeri guztitan ere
Athletic denen graziko,
euskaldun Inasez jokatzen baitu
ez ingles ta ez Frantziko,
nahiz ta batzuek irrikaz egon
segundan noiz ikusiko,
lehen ere ez zan inoiz jeitsi ta
gaur ere ez da jetxiko.
Egaña
Maiatza nahiko urruti zegok,
ez zak egin propaganda,
noizbait iritsi liteke haren
segunda jeixteko Ixanda,
merezi ere, merezi huan,
egia garbi esanda,
beltzari parre eiten ioan
heorri beltza izanda.
Lopategi
Kolore kontu hori egoki
datorrenik ez deritzat,
gure Athletie euskaldun eran
eiten baiditu ekintzak,
nahiz eta hemen ekipo hori
ez dezuten hartzen aintzat,
Errealari irabazteko
gai izan genuen behintzat.
Egaña
Estranjeruen asuntoakin
zuritu nahian ari da,
Bilbo aldeko haiek iristen
dira oso urrutira,
urte betean egon nintekek
ilargiari begira,
Clemente eta Maki Saez
euskaldun baldin badira.
Lopategi
Haiek euskeraz ikasten behintzat
egin dute ahalegina,
Boronat eta Toshack ez dira
borretan bikote fina,
ta Errealak garai batean
hori probatu du baina,
segunda ez zan sekula ere
lehoientzako egina.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra