Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1991-06-30 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano, Xabier "Euzkitze"

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1991-06-30 Oiartzun Jaialdia
Gai-jartzailea
Aizpurua, Karlos
Bertsolariak / Egileak
Egaña, Andoni
Peñagarikano, Anjel Mari
Xabier "Euzkitze"
Lana
Hirunaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zer suposatzen du zuentzat bertsolari izateak?

Deskribapena

Doinua
Adixkidia Andoaindikan
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1991-06-30 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano, Xabier "Euzkitze"

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Peñagarikano
Une hauetan pentsa dedana
orain nahi det esatea,
askotan zaila egiten zaigu
leku askota joatea,
hala ta guztiz bihotza daukat
nik poz eztitan betea,
nere ametsik haundiena zan
bertsolari izatea.
Euzkitze
Gaur hemen eta bihar handikan
hola gabiltza beti gu,
beste gauzarik ez dakigunez
bertsogintzaren katibu,
nahiz eta buru gorputzei eman
hainbat tratu ta kastigu,
zuen txaIoak entzundakoan
guztiak abazten zaizkigu.
Egaña
Plazarik plaza badaramazkit
zortzi-bederatzi urte,
bertsolariak baditu hainbat
pekatu eta birtute,
familia're maiz saltzen degu
afizio honen truke,
bertsolaria izan nahi dunak
hori jakin behar luke.
Peñagarikano
Urtean zehar ehundaka plaza
egiten det bataz beste,
haurra nintzala ez nun pentsatzen
ni izatea hainbeste,
gaur Oiartzunen ume mordoxka
gure autografo eske,
bertsolariok Euskal Herrian
harro sentitu gaitezke.
Euskitze
Bertso kantari ibiltzen gera
herriz-herri, munduz-mundu,
ta ofizio latz xamarra da
nahiz-ta alkarri lagundu,
neskatxaren bat prest baldin bada
garaiz jakitea on du,
bertsolariren batekin behintzat
ez dadila inoiz ezkondu!
Egaña
Zahar xamarrak emanagatik
badegu hainbat arreta,
etorri hadi herri hontara,
joan hadi beste hareta,
buruko mina, lorikan eza,
behatz tarteak erreta,
baina gustora sufritzen det nik
Herri hau maite det eta.
Peñagarikano
Gauza puska bat aldatu dela
hala nago iritzita,
garai batean bertsolaria
zegon gaizki ikusita,
tabernaz kanpo kantatzea ere
zegoen galerazita.
Txirritak zer esango ote luke
zeruetatik jetxita?
Euskitze
Bertsotan pozik bizi naizela
aitortu nahi det aurrena,
nunbait hauxe da destino latzak
guretzako dakarrena,
nahiz eta alkolez eta txurrutez
pixka bat zaindu barrena,
golfo hauekin aitu beharra
da gauzarik okerrena.
Egaña
Herriz herriko kurpil honetan
pozik hartzen degu parte,
satisfazio batzuk baditu
sufrimentuaz aparte,
"Vitori'n ere "Ya te he oido"
askok esaten didate,
nik bertsolari izan nahi nuke
indarrik daukaten arte.
Peñagarikano
Mila bostehunen omen dagola
lehendabiziko aztarrena,
bertsolaritza ez da izango
ogibide ziurrena,
baina zoratzen ni ibiltzen naiz
Euskal Herrian barrena,
Euskadin gehien ni maite naute
Lejarretaren hurrena.
Euzkitze
Aitu dezute gaurkuan Peñak
atera dun martingala,
bere burua famatze hori
oso pekatu mortala,
orain esan da Euskal Herrian
maiteena bera dala,
hau horrenbeste maite badute
Herri hau ez da normala.
Egaña
Ez da erreza zuen aurrean
Peñan planean jartzia,
"Lejarretaren ondorengo ni"
egin digu irrintzia,
aizak hi Peña esango diat
zerk behar dan garrantzia,
askok pittin bat maitatzeak ez,
batzuk asko maitatzia.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra