Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1991-06-13 Iurreta Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano
Bertsoa entzun |
1991-06-13 Iurreta Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano
Neurria:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Haurra nintzela gero hobe bat
genuela esan zidaten,
etorkizuna konpontzen baino
errezago da esaten,
jaio ezkero bizi baigera
zurruribilo ilun baten,
erlojuaren mende lanean,
medikuen mende jaten,
parra egiten ahaztu zaigu ta
parregarriak izaten. (BIS)
Gizon bakoitzak izan nahi luke
aurrelari ta eredu,
nere iritziz borroka hortan
indar gehiegi erre da,
dena hutsean gelditu dela
aitortu genezakegu,
aurrerapenen bila hasi ta
nolako talentuak gu?
Behin bakarrikan bizi behar da,
bera kixkali badegu! (BIS)
Nahiz-ta gauzaren konponbidea
ziur nun dagon jakin ez,
bertsolariok ahalegintxo bat
egin dezagun gutxinez,
sarri geroni bagabiltz ere
barreneko erreminez,
Herri zahar honi kanta deiogun
umorerikan haundinez,
arnasa bezain beharrezko dun
irrifarra eraginez. (BIS)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra