Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1991-05-31 Anoeta Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal
Bertsoa entzun |
1991-05-31 Anoeta Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal
Neurria:
KOPLEN MULTZOA
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Ekaina heldu da azkar,
esaminak egin behar,
paper artean aurkitutzen naiz
nerbioso xamar,
ikasten nabil su ta gar,
egunez ta gauez zehar,
urte guziko alferkeriak
ondoren hau dakar. (BIS)
Lorik egin ezinean,
hori nengon jakinean,
urduritasun franko badaukat
modu bikainean,
dardara begi gainean,
hitzik ez det mingainean,
eta guztia ahazten ari zait
ikasi heinean. (BIS)
Txuleta eta papera
aurrera eta atzera,
Iberdueron faktura ere
doblea gainera;
maisuari aditzera noa
hitzetik hortzera:
Oilasko batzuk izango dira
portatzen bazera. (BIS)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra