Bertsos - View details   To know more about this section

1991-05-31 Anoeta Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1991-05-31 Anoeta Jaialdia
Conductor
Peñagarikano, Anjel Mari
Bertsolaris / Authors
Mendizabal, Mikel
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
lkasle bat zara. Garai honetan hor zaude liburu eta paperetan murgilduta azterketak gainean dituzulako. Momentu batean liburuak eta paperak utzi eta zer burutazio ditu Mikel Mendizabalek?

Description

Melody
Aresoarren bandera
Stanza name
KOPLEN MULTZOA

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1991-05-31 Anoeta Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal

Stanza name:  KOPLEN MULTZOA 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ekaina heldu da azkar,
esaminak egin behar,
paper artean aurkitutzen naiz
nerbioso xamar,
ikasten nabil su ta gar,
egunez ta gauez zehar,
urte guziko alferkeriak
ondoren hau dakar. (BIS)

Lorik egin ezinean,
hori nengon jakinean,
urduritasun franko badaukat
modu bikainean,
dardara begi gainean,
hitzik ez det mingainean,
eta guztia ahazten ari zait
ikasi heinean. (BIS)

Txuleta eta papera
aurrera eta atzera,
Iberdueron faktura ere
doblea gainera;
maisuari aditzera noa
hitzetik hortzera:
Oilasko batzuk izango dira
portatzen bazera. (BIS)