Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1991-08-03 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1991-08-03 Altzo Jaialdia
Gai-jartzailea
Olano, Manuel
Bertsolariak / Egileak
Peñagarikano, Anjel Mari
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Bertsolari bat baina bi lan eman behar dizkiogu Peñari: Larunbat gaueko Peña eta astelehen goizeko Peñaren arteko eztabaida edo elkarrizketa.

Deskribapena

Doinua
Adixkidia Andoaindikan
Goizian goizik jeiki ninduzun I
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1991-08-03 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Larunbatean
Arandianeko taberna hortan
afaldu degu lehenago,
nere ustetan ez daukat ezer
ez desgaste, ez lunbago,
nik Ziraukiko ardo gorritik
egiten det hainbat trago,
lehen ultzera neukan nik baina
guztiz sendatuta nago.
Astelehenean
Ai, Anjel Mari, gaur ez al hago
hi ahula edo debila,
larunbatean hi oilar hintzen
gaur berriz erdi okila,
arrazoi zian hire amatxok:
"hauxen da ume txokila".
Esaten zian: "Txepel zaude ta
hartu ezazu papila!"
Larunbatean
Ez izan arren ehundaka miloi
edo yate eta buke,
nere inbiritan gaur egun bada
hainbat markes eta duke,
nerekin dedan mingain pizkor
ta abilezien truke,
gorriz jantzita dagon neskatxa
gaur ligatzea nahi nuke.
Astelehenean
Ai, Anjel Mari horrelakoak
gerta izan zaizkik maiz,
neskatxa hura kinuka ai zala
Egaña ohartu garaiz,
bere Peugeot-an eraman zian
ta hik konkistatzea gaitz,
txarlatan latza izateaz gain
gizarajo galanta haiz.
Larunbatean
Bertsoa kanta ta txalo entzunez
ni ezin ninteke asper,
beso zuztarrak galantak dauzkat
berdin sorbalda ta izter,
hainbeste fans-ek ta jarraitzailek
hau esango dute laister:
Bertsolaritan Don Juan naizela
ta Don "Joanetan" mister.
Astelehenean
Ai, Anjel Mari, ohartzen al zaik
orduan egin huena?
Neskatxa hura eraman zuna
ez dek sujetu zuzena,
Sancho trazako bizar haundi bat
hirekin gelditu zena,
Don Juan ez baina, hik Don Quijote
behar hukek ezizena.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra