Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1992-06-27 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua
Bertsoa entzun |
1992-06-27 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua
Neurria:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Kantatzen dizut ezti ta gozo
nago horren afanean,
sarri bainabil zure atzetik
laino xurien gainean,
zutaz pentsatuz ari naiteke
nekerik gabe lanean,
bertsoz ezin dut guztiz azaldu
zer dudan bihotz barnean,
mundu berri bat eman zenidan
aurkitu zintudanean.
Maitatzen zaitut. Nola ez maita?
Dadukat aitortu beharra.
Sortzen didazu egonezin bat,
bihotz barruan sukarra:
Maite dut zure ezpain hezeen
muxukatzeko indarra,
zure begien disdira sarkor
eta kolore nabarra,
zu zera nere argitasuna,
nere eguzki bakarra.
Zuri eman dizut gorputz sexua
eta bihotza ere bai,
zu zera nere ametsen izar,
nere malko denen itzai,
zure lilurak txoratutzen nau,
zure xarmak nauka ernai,
sentimentuen kabi zu zaitut
azken batean bizigai,
nere bizian zu ez bazaude
ez dut gehiago bizi nahi.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra