Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1992-08-01 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano
Bertsoa entzun |
1992-08-01 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano
Neurria:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Egaña:
Gaia horrela tokatu da ta
badet zer esan ugari,
Anoetako pasadizoa
ez al zan izan mirari?
Alde batetik gure plakia
bestetikan juezen sari,
prezipitatu egin haiz Peña,
ez al da bistan nabari?
Gai hau hiretzat omen huen baina
orain izurratu hadi. (BIS)
Peñagarikano:
Lehen bertso bat, orain bestea,
oraintxe nago konpleto,
barkatu baina esaldi hori
orraztuko det hobeto,
aizu, Andoni, zerbait badaukat
publikoan esateko,
nere oraingo arrazoiakin
nik hau botako det seko,
laister txapela behar du honek
baina kalba tapatzeko. (BIS)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra