Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1992-12-05 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe II", Iñaki Murua

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1992-12-05 Azpeitia Jaialdia
Gai-emailea
Lizaso, Sebastian
Bertsolariak / Egileak
Eizmendi, Juan Jose "Loidisaletxe II"
Murua, Iñaki
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Murua, goseak dagoen zakur galdu bat izango da. Loidisaletxe, bere ogitartekoa eskeintzen dion mutikoa.

Deskribapena

Doinua
Nere gogoa hegan dijoa
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1992-12-05 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe II", Iñaki Murua

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Murua:
Baldin baneuka, jango nituzke
igarrak eta hezeak,
zer janik gabe ahoa bete
hortz zorrotz eta luzeak,
buelo piXka bat ateratzen dit
sabel barruko haizeak,
eskerrak zuri edo bestela
hilko ninduen goseak.
Loidisaletxe II:
Zakur bat hola ikusi eta
eman zidan kriston pena,
hori da planta! hori piura!
berak azaldu zuena,
nik ikustean kale zulotik
gustora zera ertena,
etoz nerekin emango dizut
gaur iluntzeko jatena.
Murua:
Jana emanda goxo laztandu
hori izan da segira,
jende heldua berriz sekula
ez da zakurroz kupira,
batzuek joka tratatzen naute
beste batzuk harrik tira,
nahiago nuke mundu honetan
haurrak bakarrik balira.
Loidisaletxe II:
Ez dakit galdu egin zinan zu
edo norbaitek harrapa,
orain hemen da nere ondoren
atzetikan ttapa-ttapa,
ikusirikan zuk dadukazun
ilajea edo zarpa,
izena ere pentsatua det
hotsegingo dizut "Xarpa".
Murua:
Haurtxo maiteak bedeinkatu nau
izen berri eta guzi,
banun jabe bat garai batean
egina hainbat igurtzi,
ta azkenean hitzak ugari,
bihotz zabaltasun gutxi,
urtez aurrera noala eta
hil nadin kalean utzi.
Loidisaletxe II:
Esan diteke jende dexentek
bihotzikan ez duela,
animali bat era horretan
ez leike utzi bestela,
gaurtik aurrera nik egingo det
zure nagusi papela,
neure ondoan haziko zaitut
neurea bazina bezela.
Murua:
Orain artean galdua nintzan
bateko eta besteko,
ta haurtxo honek dena eman dit
ai zer gauden ikusteko!
Egin didazun mesede hori
noski ez daukat ahazteko,
lo zaudenean esna egongo naiz
esnatzean jolasteko.
Loidisaletxe II:
Gauza polita dala horixe
benetan iruditzen zat,
sena ere nahiko haundia dezu
txakur txikitxo batentzat,
jarrera hori azaldu dezu
gaur nere aurrean behintzat,
Gabonetako erregaloa
zu izango zera neretzat.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra