Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe II"

Datu pertsonalak

Izena
Eizmendi, Juan Jose "Loidisaletxe II"
Izen abizen osoak
Eizmendi Garmendia, Juan Jose
Jaiotza
1960 Errezil + Errezil < Urola Kosta < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerak
Bertso irakaslea
Jarduerei buruzko azalpenak
Bertso-eskolako irakasle gisa ere aritu izan da lanean, Azpeitian.
Bertso-eskolako irakaslea
Bertsolaria
bertsolaria

Datu biografikoak

Biografia
Antonio Mari Eizmendi "Loidisaletxe" bertsolariaren eta Juana Garmendiaren semea.
1960an sortu zen Errezilen Loidisaletxe baserrian. Bederatzi senidetatik zazpigarrena, hamalau urte arte eskolan ibili zen, sei urterekin hasita. OHO bukatu zuen arte, bi urtez batzutan etxean bestetan Eibarren, arrebak bertan duen tabernan kamarero egon zen, 16 urterekin lanean hasi zen altzari fabrika batean. 21 urte zituela itxi egin zen, bi urtez basoan jardun eta gero tailer mekaniko batean hasi zen 28 urte zituela. Axun Otaegirekin ezkonduta dago (1988-06-18). Geroztik hiru alaba izan dituzte: Larraitz (1988), Eneritz (1992) eta Aiora (1997). Sortu zen baserrian bertan bizi da bere emazte, alaba, ama, anaia eta osaba batekin. Aita 1990-04-01ean hil zitzaion.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Errezilen, 1980an, Loidi herritarra kantulagun zuela
Gabirian, 1980an, Osinalde sarian, bertsolagun Millan Telleria, Olalde, Angel Mari Peñagarikano, Zeberio II eta Loidi-Txuria zituela.