Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1992-08-29 Bidania-Goiatz Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
Bertsoa entzun |
1992-08-29 Bidania-Goiatz Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Barkatu baina hasi aurretik
ni ez naiz baserritarra,
baina halare tresna hoien bila
jardungo naiz tirri-tarra,
Sebastian igual jarriko nuke
baserriko kopaotarra,
edozer gauza irensten duna (BIS)
baita bere tripazarra.
Bere ondoan gazte bat dago
lerdena eta guapoa,
ilusioak berekin ditu
hortantxe dago kakoa,
Bidani aldeko bertsolaria
Txuzena eta bapoa,
hau izango da gure su zaharra (BIS)
indartuko dun auspoa.
Euzkitze're hortxe daukagu
horrekin asko ez fio,
lehenago zerbait balio zuan,
piskana eta gutxio,
reklamu gisan belarrian'e
urrea dauka propio,
txorimalotzat jarriko nuke (BIS)
bestela ez du balio.
Gabiriarrai ze tresna jarri
horixe degu kontua,
ez da haundia ile kixkurrak
izaten dun talentua,
jende gehienak esaten du-ta
jendea ez da tontua,
neronek ere esan nahi nuke: (BIS)
Hau dek hau segapotua!
Azkenerako gelditzen zaigu
Sarasuan erraminta,
mahoizko galtzak soinean ditula
hara Txikiaren pinta,
andregairikan ere ez dauka
nahiz bera izan polita,
behiak jeisteko makina da hau (BIS)
besterikan ez daki-ta.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra