Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1992-05-02 Orexa Jaialdia [Bertsoa] / Jose Luis Gorrotxategi, Imanol Lazkano

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1992-05-02 Orexa Jaialdia
Gai-emailea
San Sebastian, Xabino
Bertsolariak / Egileak
Gorrotxategi, Jose Luis
Lazkano, Imanol
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Bihar Elorrion bertsolari gazteen eguna, zuek tartean al zarete?

Deskribapena

Doinua
Dama askoren engainagarri
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1992-05-02 Orexa Jaialdia [Bertsoa] / Jose Luis Gorrotxategi, Imanol Lazkano

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lazkano:
Gazte ez ezik helduak zaizkit
jubilatzeko neurriak,
baina hala ere ilusioak
ez darabilzkit urriak,
bere garaian frutua beti
eman du Euskal Herriak,
gu atzeraka bagoaz baina
indartsu datoz berriak.
Gorrotxategi:
Hostro berria ikusgarri da,
ezereza da orbela,
haien da gure tartea ere
konparatzen da horrela,
gu ez gera Elorriorako,
aitonen festa bestela,
haruntz dijoazten gazte horiek
ondo pasa dezatela.
Lazkano:
Baina beraien ilusioa
nik nahi nuke neregandu,
egualdi horrek ez dit jarritzen
batzueri hainbat gandu,
nahiz maisu gisan batzuek bezin
xuxen ez geran izandu,
guk egindako ahalegin pixkak
bere frutua eman du.
Gorrotxategi:
Bilduko zaizkigun gazte hoiek
ez begitarte ilunak,
Euskal Herri honetako frutu
jator, xume euskaldunak,
han biltzen dira aspalditxoko
ofizioko lagunak,
oraindik ikasle izan arren,
gerorako txapeldunak.
Lazkano:
Nahiz-ta berrogei urte inguruz
han-hemen kantuan aitu,
garaian dira garaiko gauzak
ta aurki behar amaitu,
etorkizuna ikusitzen det
ta horrek nau ni lasaitu,
ai, entzuleak, gurea joan da
ta gazteeri jarraitu.
Gorrotxategi:
Gazte mordo bat bilduko zaigu
horrek ematen digu poz,
Herri triste hau haseko dute
beren abesti ta bertsoz,
gu izan geran baino ere
hobeagoak dira askoz,
lehengo zaharra joaterako
kimu berriak badatoz.
Lazkano:
Inork ez beza goibeltzat hartu
nik gauz hauek esatean,
hasi ta buka egin behar du
batek halako batean,
oraindik ere saio batzuek
eingo ditugu tartean,
laguntz eginaz landare hoiek
zugaitz bihurtu artean.
Gorrotxategi:
Horretarako gaztetxo hoiek
izango dute aukera,
ikastola ta bertso eskola
dabiltz goizetik gauera,
baina bidea hain luzea da
jarrai bezate aurrera,
bertsolaritza da sekula're
bukatzen ez dan karrera.
Lazkano:
Dudarik ez da orain artean
egin degula ahal dana,
baina zahartzean geurekin degu
pereza eta galbana,
geuk esan degu gazte jendea
indartsu etorri dana,
hori horrela dala ikusteko
hauek ein'zatela lana.
Gorrotxategi:
Garai batean zeinek uste zun
hainbat gazte ikusterik,
beren garaira heldu dira ta
ote dago sinisterik?
Batzuk bizitzan lor ez dutena
hoiek lortuta gazterik,
ez zait gelditzen hoiek guziak
zoriontzea besterik.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra