Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1992-12-04 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1992-12-04 Arrasate Jaialdia
Gai-emailea
Lejardi, Jose Mari "Gabixola"
Bertsolariak / Egileak
Egaña, Andoni
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Sei puntu edo gehiagoko bertsoak botatzeko gaia: "¿Y tú por qué bebes?"

Deskribapena

Doinua
Leiho ertzetik entzun dezaket
Neurria / Estrofaren izena
Neurri luzekoak

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1992-12-04 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña

Neurria:  Neurri luzekoak 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Propaganda bat iritsi zaigu
kanpoan eginan kalko,
asunto honek berekin badu
nik ez dakit zenbat kako,
barkatu baina irtenbiderik
ez det hemen aterako,
kontzientzin nabil plako,
beraz zurrutetik bapo, (BIS)
edale hutsa bilakatzen naiz
zergaitik esan beharko,
gaur ostirala dalako eta
atzo osteguna zalako. (BIS)

Aspaldi hontan asko edan dut
gauzak dirade horrela,
"gin-tonic"en bat parean bada
ez det ukatuko bela,
Gobernutikan jarri digute
biziosoen txartela,
gure herio eskela,
ze amenaza ustela!(BIS)
Edanda gero ni sentitzen naiz
ni neu banintza bezela,
neure bizia neurea da ta
pakean utz nazatela. (BIS)

Zurrut guztiak uzteko ere
badaukat borondatea,
ederki dakit hortikan dator
osasunaren kaltea,
halare errex gurutzatzen det
tabernetako atea,
txikito edo potea,
pekatu mortal ote'a? (BIS)
mahaian eseri irriak egin
jatea ta edatea,
askotan horren sinonimoa da
bertsolari izatea. (BIS)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra