Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1992-10-23 Lezo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
Bertsoa entzun |
1992-10-23 Lezo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Egaña:
Restauradore honek
ze jakinduria!
Majina bat izerdi
degu ixuria,
bapo kanbiatu du
Kriston irudia,
lehenago beltza nintzen
ta orain txuria. (BIS)
S.Lizaso:
Aldez aurretik nintzan
zu zuzendu nahian,
parroko jauna ere
zebilen usaian,
nik ondo jarri zaitut
behar zan neurrian,
gizon beltzikan ez zan
Kristoren garaian. (BIS)
Egaña:
Lezokoa beltza zan
nahi badezu jakin,
tipoak atera du
hamaika etekin,
ez zegon pozik nere
kolorearekin,
ta tratun bat egin du
bikaioarekin. (BIS)
S.Lizaso:
Bikarioarekin
daramat jokoa,
eta esango dizut
nik zuri nahikoa,
oin ere xelebre zu
bizar gabekoa,
irudi hau ote da
mutikotakoa? (BIS)
Egaña:
Normala ote degu
Lizason konduta,
nere kolore beltza
errotik kenduta,
ez da nahiko izango
legearen multa,
bukatu behar dezu
eskomulgatuta. (BIS)
S.Lizaso:
Urte asko pasa dut
zu zuzentzeko zai,
nahiz eta ni ez naizen
fedearen etsai,
oraintxe zaude ondo
egon zaitez lasai,
birjina txuria zan,
usoa ere bai. (BIS)
Egaña:
Erdi txantxan ez zaite
hasi nere lagun,
lima batekin honek
arraskatu legun,
holako milagrorik
izan al da inun?
Michael Jackson nintzala
pentsatzen al zendun? (BIS)
S.Lizaso:
Hitzegiten didazu
bastante aldrebes,
kolorez mudatua
du halabeharrez,
nik zu zuritu zaitut
garbitasun onez,
baina hura zuritzen
ez daukazu errez. (BIS)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra