Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1992-01-19 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Eguna (24. 1992. Donostia)
Saioa
1992-01-19 Donostia Jaialdia
Gai-emailea
Murua, Iñaki
Xabier "Euzkitze"
Bertsolariak / Egileak
Lazkano, Imanol
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Sartu garen urte berriak, 1992ak, zer ekarriko digu?

Deskribapena

Doinua
Eguna pasa nekean eta
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1992-01-19 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Batzuntzat pena ekarriko du,
beste batzuentzat poza,
Bartzelona ta Sevilla aldean
badute zerekin goza,
baina guretzat ez derizkiot
oso urte aproposa,
laroitamabi ez da ulertzen,
dena da "noventa y dos"a. (BIS)

Nola nekazal ala industri
ta zenbait kultur landare,
laguntza faltan galtzear daude
hainbat ta hainbat ondare,
gure Herria jartzen ari da
ijitu karruan pare,
baina Sevillan harrokeri bat
egingo degu halare. (BIS)

Buru gehiagoz begira ezik
Iparra edo Nortera,
nahiko iluna ikusten det nik
Herri zahar honen ertera,
galduko degu nortasuna ta
hustuko degu kartera,
hanka hutsetan sartuko gera
bi mila garren urtera. (BIS)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra