Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1993-09-25 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua
Bertsoa entzun |
1993-09-25 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Gizon gaizto bat etxe batean
berehala sartu zan gauez,
zeuzkan arma haien lege bakarra
garbi azalduaz aurrez;
aita ta ama berak hartuta
eraman zitun indarrez,
seme-alabak etxean utziz
bakardadean beldurrez.
Hurrengo egunez egunkarian
lau albisteren tartean,
aita ta ama falta zaizkie
herriko etxe batean,
laister bildu zen jende multzoa
preso zeuzkaten atean,
esanaz: "inor ez da joango
hauek askatu artean."
Sentimentua jarri zen, beraz,
gizalegearen maizter;
gero ta jende gehiago bildu
kalez-kale, bazter-bazter;
eta libratu behar izan zuten
bikote jatorra laister;
gauzik zailena gainditu leike
elkartasunari esker.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra