Bertsos - View details   To know more about this section

1993-09-25 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1993-09-25 Azpeitia Jaialdia
Conductor
Xabier "Euzkitze"
Bertsolaris / Authors
Murua, Iñaki
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Frantzian gertatua da duela hainbat hilabete: Sikopata batek, burutik jotako batek, irakasle bat eta bere gain zeuden guztiak gela batean gorde zituen sekuestraturik. Irakasleak ipuin bat kontatuz esplikatu zien, haurtxoei, gertatzen zena. Ze ipuin klase kontatu ote zien?

Description

Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1993-09-25 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gizon gaizto bat etxe batean
berehala sartu zan gauez,
zeuzkan arma haien lege bakarra
garbi azalduaz aurrez;
aita ta ama berak hartuta
eraman zitun indarrez,
seme-alabak etxean utziz
bakardadean beldurrez.

Hurrengo egunez egunkarian
lau albisteren tartean,
aita ta ama falta zaizkie
herriko etxe batean,
laister bildu zen jende multzoa
preso zeuzkaten atean,
esanaz: "inor ez da joango
hauek askatu artean."

Sentimentua jarri zen, beraz,
gizalegearen maizter;
gero ta jende gehiago bildu
kalez-kale, bazter-bazter;
eta libratu behar izan zuten
bikote jatorra laister;
gauzik zailena gainditu leike
elkartasunari esker.