Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1993-10-11 Ondarroa Jaialdia [Bertsoa] / Jon Enbeita, Sebastian Lizaso
Bertsoa entzun |
1993-10-11 Ondarroa Jaialdia [Bertsoa] / Jon Enbeita, Sebastian Lizaso
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
J.Enbeita:
Ene senarra zoritxarrean
badugu zer sufritua:
herriarentzat meritu zena,
etsaientzat delitua.
Franco hil zela entzuten dugu,
guk bihotza eritua;
haren gorputza hilgo zen baina
ez haren espiritua.
S.Lizaso:
Ene maitea, behin behar eta,
nere aurrean hor zaude,
hainbat urtetan egin didazu
ez dakit zenbat mesede;
ni harritzen naiz, ni nola naizen
zure bihotzaren jabe.
Zenbat sufritzen ari zeraden
bate gozamenik gabe!
J.Enbeita:
Ez al da inoiz aldendu behar
guregandik desgrazirik?
Honela jardun beharrak, maite,
ez dit ematen grazirik.
Franco hil zen ta oraindik ez da
zuretzat hautsi hesirik;
suge zaharra hil egin zen baina
semeak daude bizirik.
S.Lizaso:
Zuk badakizu egoera hau
ez dudala merezia;
nerea ez da ederra baina
zurea ere berezia;
eskertzen dizut hainbat urtean
daukazun pazientzia:
zuregatikan izan ez balitz
galduko nuen bizia
J.Enbeita:
Bion arteko bizia dago
lotura baten esklabo,
hasierako amets urdinak
goibeldu ziren zeharo;
nire partetik maitasunari
erantzun beharra nago:
kanpoan aske daukat gorputza,
bihotzez zurekin nago.
S.Lizaso:
Maite nauzula sinesten dizut
zure bisitak lekuko;
nere azkena nola litzake,
maite, zu galdu orduko
garai bateko idealari
ez diet egiten uko.
Francok ez zuen lehen lortu eta
Felipek ez du lortuko!
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra