Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1993-10-15 Beasain Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Iñaki Murua

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1993-10-15 Beasain Jaialdia
Gai-jartzailea
Azkune, Laxaro
Bertsolariak / Egileak
Lizaso, Sebastian
Murua, Iñaki
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Egin dezagun kontu zuek Bosniako bi bizilagun zeratela, etxepe berean jaio eta hazitakoak, eta gaur gerran elkarren aurka aritu eta zaurituta elkarren ondoan.

Deskribapena

Doinua
Nere gogoa hegan dijoa
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1993-10-15 Beasain Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Iñaki Murua

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S.Lizaso:
Garai batean egin genion
elkarri hainbat mesede,
halako baten bakoitzak gendun
bere aldetikan alde;
zauritu eta elkarren gertu
berriro gu hemen gaude;
elkarren kontra jardun gerade
zergatikan jakin gabe.
Murua:
Azkenerako hara alkarri
aurre egitea toka!
Egian jabe ginala uste ta
hasi genuen borroka.
Zauriturikan aurkitzen gera
biok alkarri mokoka.
Lagunak ginan, lagunak gera,
eta alkarri tiroka!
S.lizaso:
Batak bestea menderatzea
espero gendun indarrez,
baina borroka luzea doa
ta amaitzen ez da errez;
nik gauza hauxe pentsatutzen dut,
laguna, erdi negarrez:
orain hizketan konpontzen gera,
orain arte zergatik ez?
Murua:
Arrazoi gabe ari ginan gu
biok alkar tirokatzen,
bakoitza, ustez, ari ginala
geure geroa jokatzen.
"Alper-alperrik ibili gera"
ari nintzan ni pentsatzen,
konponbiderik ez degun arte
geu ez gera konturatzen.
S.Lizaso:
Orain artean tiroka jardun
ta orain elkarri musu,
berandu samar ohartu gera
horretxek ematen dit su;
tira nuen da ziur ez dakit
parean ote zinan zu.
Zauria neure erruz badezu,
arren, barkatu zaidazu!
Murua:
Eskerrik asko aitortzearren;
barkatzen da, zaude lasai,
baina oraindik tiro bizian
ari dira hainbat anai;
oraindik hori bukatu dadin
ez ote da nahiko garai:
bizi mordo bat salba liteke,
etorkizuna ere bai.
S.Lizaso:
Neroni ere konforme nago
lagun zure esanean,
sendatu arte jarrai dezagun
elkarren aldamenean;
ta sendatzean, ahal baldin bada,
eraso elkar-lanean;
pakean bila goazen batera
sendatzen geradenean.
Murua:
Oharkabean gu biok ginan
gorrotoaren ostatu;
bizitzarekin ez leike berriz
era horretan jostatu:
Hiltzeko bonbak eitea hainbat
milaka miloi kostatu.
Hil behar bada gosea hiltzen
zergatikan ez gastatu?

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra