Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1993-07-10 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Jokin Sorozabal
Bertsoa entzun |
1993-07-10 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Jokin Sorozabal
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bi pusketako auzo txikiak
ez du meritu makala,
kostatzen zaie festetarako
eskuratzea jornala;
esaera bat bada erderaz
haundia eta formala:
Bi nagusiko zakurra beti
goseak gelditzen dala. (bis)
Ta auzokoak hutsaren truke
jardungo dira lanean,
seguru asko auzoko jaiak
gaur montatu ezinean;
eskarmentu bat agintariek
behar dute zuzenean:
esaizkiezue haiei kristonak
boto eske daudenean. (bis)
Zestua eta Zumaia dira
Larrondotarren nagusi,
eta jaietan xoxikan ere
ezin dezute ikusi.
Independiente egin zaitezte,
herrietatik berezi,
ta udaletxe haundi bat jarri
bere alkate ta guzi. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra