Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1993-04-03 Zornotza Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1993-04-03 Zornotza Jaialdia
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolariak / Egileak
Egaña, Andoni
Iturriaga, Unai
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Atzo iluntzean gertatua. Bella Oterora joan zara tragotxo bat hartzen, Unai, eta halako baten konturatu zara zure aurrean dagoen berrogei urte bueltako neskak ez dizula begirik kentzen...

Deskribapena

Doinua
Arratsalde on lehendabizitik
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1993-04-03 Zornotza Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Iturriaga:
Aspaldidanik erabakia
etortzea hona batera,
lagunak hartu kotxean eta
goazen Zornotza partera,
Bella Oteron hau ikusita
dena egia ote da?
Ulertzen dut bai zergatik deitzen
dioten azkenen aukera... (bis)
Egaña:
Nere aukera zu zaitut orain
begiratuaz soinera,
badut etxea, badut logela,
ta burbujadun bainera,
ustegabeko hitz gordin batzuk
badatozkit mingainera,
Bollicao hau jango nuke nik
papel da guzti gainera. (bis)
Iturriaga:
Atso zahar honek bi kilo pote
ditu aurpegian, hara!
Hortik dabiltza hiru-lau kalbo
egiten elkarri traba,
txikiteroak, tripa beherantza,
elkarri farre ta algara,
hona etorri eta Tom Cruise
ber-bera sentitzen zara. (bis)
Egaña:
"Ya decía yo" mutil hau degu
Tom Croizen mutil klasea,
ikusi eta piztu egin zait
gazte garaiko gosea.
Galderatxo bat egin nahi dizut
ta ez da zaila, bai zea!
Beste zeozer ba al daukazu
patilak bezain luzea? (bis)
Iturriaga:
Inguru hontan batu ohi dira
hainbat pizti ta animali,
alkohol kontuan bapo edanda
gero hainbat erregali,
neurri kontuan atso zaharra
ez zaitez pasatu, lili!
Zuri goserik ez zaizu piztu,
ez zaizu inoiz itzali. (bis)
Egaña:
Uste gabean Bella Oteron
a ze zirkoa montatu!
Zatoz nigana belarri ertzera
zerbait nahi dizut kantatu,
gizajale bat eta gazte bat
destinoak gaur juntatu,
pagatzeko're dispuesta nago
baina ez zazu kontatu. (bis)
Iturriaga:
Pagatzeko ere prest omen zaude,
igual bost mila pezeta,
nola aspaldian nere patrika
ez dan goraino beteta,
zure itxura ikuste hutsak
jartzen nau egiz erreta,
hala, ba, goazen, bestela ez zaitut
gainetik kenduko eta. (bis)
Egaña:
Hauxe txoiloa ni sentitzen naiz
erregiña edo dama,
lehendikan ere haundia gendun
durangar gazteen fama,
gainetik kentzen izango omen du
ez dakit nolako lana;
eskerrik asko! Bejondeizula!
Horixe zan nahi nuana. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra