Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1993-03-06 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Anjel Mari Peñagarikano
Bertsoa entzun |
1993-03-06 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Anjel Mari Peñagarikano
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Peñagarikano:
Ni zaharra naiz ta zu gaztea
hori ondo badakizu,
iruditzen zait zu ote zauden
oso bildurti ta izu,
baino animo Hondarribiak
gaur txalo joko baidizu,
nik ahal dedana lagunduko'izut
ta zaude lasai Estitxu.
E.Arozena:
Bertsolaritzan eman nahi nuke
beharko dugun dirdira,
eta batzutan harritu ohi naiz
figura hauei begira,
nahiago nuke urduritasun
horiek hutsak balira,
patxarana ta montekristoa
beharrezkoak al dira?
Peñagarikano:
Danak bertsotan ez degu egiten
lehengo zaharren modura,
nahiz-ta neronek hartua dedan
beteranoen itxura,
montekristoren kea sarritan
igotzen baida burura,
zuk patxarana hoientzat utzi
eta edan zazu ura.
E.Arozena:
Bizian behin ere izango dugu
hola hasteko aukera,
baina halare izan daiteke
gu biontzako galera,
baina halare ez dut ulertzen
nigan daukazun jarrera,
bi ordutatikan luzatutzea
beharrezkoa ote da? (bis)
Peñagarikano:
Gertatu ohi da sarritan trabak
guk kendu ezin paretik,
eta gu ere abitzen gera
inoiz bide okerretik,
ahazten bazaizu galde zaidazu
doinua hasi aurretik,
ta ni laguntzen saiatuko naiz
laguna naizen partetik. (bis)
E.Arozena:
Askok diote ohar zaitezte
bertsoa gaur ze zaila den,
eta nik uste saio honetan
geratu dela nabarmen,
nobatismoa ta esperientzia
kontrastatu dira hemen,
ta doinutikan nabaritu da
ni zein hasiberri naizen. (bis)
Peñagarikano:
Gauza berbera gerta zitzaidan
nei txapelketan ordea,
Estitxu zera udaberrian
paregabeko lorea,
bertsoen bidez azal ezazu
zuk barrengo adorea,
esan dezaten Estitxu dela
Manolo baino hobea. (bis)
E.Arozena:
Peña oraingoz hasi zaigula
gure familian sartzen,
baina hori dena sobran dagola
ez ote zera ohartzen?
Eta doinua berreskuratuz
gai hori hasi behar hartzen,
berak bakarrik dakin doinua
hasi baizaigu kantatzen. (bis)
Peñagarikano:
Esango dute zeinen neskatxa
salada eta mardula,
hau bezelako napar politik
ez nun ikusi sekula,
lehen apal-apal hasi da baina
gero azkenean burla,
adarra jotzen ikasi dezu
Estitxu bejondeizula. (bis)
E. Arozena:
Onuragarri izandu baita
hemen burlaren klasea,
baina halare bertsolaritza
ez dago modatik pasea,
eta erakusten hasia zera
baina ez nago asea,
positiboa izandu baida
zure lehenengo klasea. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra