Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1993-01-24 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki"

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Eguna (25. 1993. Donostia)
Saioa
1993-01-24 Donostia Jaialdia
Bertsolariak / Egileak
Iztueta, Joxe Miel "Lazkao Txiki"
Lana
Bakarka omentzea
Jarritako gaia
Saio amaierako agurra
Gaiari oharrak
Lazkao-Txikiren jendaurreko azken bertsoa, Donostiako Victoria Eugenia Antzokian kantatutakoa izan zen, 1993ko Urtarrilaren 24an, Alfontso Irigoien eta Santi Onaindiaren omenaldi egunean. Handik egun gutxitara, Urtarrilaren 28an, bihotzeko gaixotasun bati aurre egiteko ebakuntza bat egin zioten Donostiako Poliklinikan eta, ondorioz, ez zen gehiago bere onera etorri, ez zen esnatu. Apirilaren 3an, Matia eritetxean agur esan zion bizitzari.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1993-01-24 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki"

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Bi gizon haundin ohoreetan
hastera goaz kantari,
lendabiziko besarkada bat
eta egunon zueri.
Hoek ginduzten gerra ondoan,
bertsolarien gidari;
garai hartako esker ordainez
mila zorion bieri.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra