Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1993-02-13 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1993-02-13 Zestoa Jaialdia
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolariak / Egileak
Egaña, Andoni
Lizaso, Sebastian
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Oraingo honetan, Andoni, Andoni izango haiz eta hi, Sebastian, bere alaba Saioa. Eta astelehen goizeko zortziak dituk...

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1993-02-13 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S.Lizaso:
Aita eta alaba
gerade ni ta zu,
igande eguerdian
laztan eta muxu,
astelehen goizean
hainbat amenazu,
beti hasarre nola
esnatzen zera zu? (bis)
Egaña:
Neuk ere ez nun egin
ume umilikan,
ezin dezu, ez, hazi
hola familikan,
ez itzazula euki
mukik zintzilikan,
eta gosaria jan
ixil-ixilikan. (bis)
S.Lizaso:
Beti sermoi berdina
dezu azkenean,
noizbaiten jarri zaitez
aitaren planean,
nik negar egiten det
zure aldamenean,
amatxok egiten du
falta zeranean. (bis)
Egaña:
Hauxe da hau tortura
aita batentzako,
honekin karrerarik
ez det aterako,
ama aipatu digu
juan zaite por sako,
leihotik ez det bota
neurea dalako. (bis)
S.Lizaso:
Nahiz-ta amari eman
hainbeste enkargu,
ez zerade egiten,
aita, gure kargu,
beti zutzaz galdezka
jarduten gera gu,
telebistan bakarrik
ikusten zaitugu. (bis)
Egaña:
Hau da guruzbidea
behin eta betiko,
lau urte eskaxekin
harro eta tinko,
ume bat ekartzea
genduen begiko,
zer zetorren jakinda
ez nun ekarriko. (bis)
S.Lizaso:
Hobe egin bazendu
gau haretan paso,
hainbeste ez nintzaden
minduko akaso,
amak behin esan zuen
nik gogoan jaso,
aita zerala baina
ez zera guraso. (bis)
Egaña:
Txikitatik dakarki
sorgiñaren planta,
bateko negarra ta
besteko zarata,
jantzi zuk abrigoa
mahaitik altxata,
ikastola azkena
helduko zera-ta. (bis)
S.Lizaso:
Hori ez zendukazun
aita zer esanik,
nik ez dizut ematen
gehiegizko lanik,
ni zaintzeko ez badezu
horrelako planik,
maite ez banazu're
zu maite zaitut nik. (bis)
Egaña:
Gurutzatu dezagun
etxeko atea,
onena degu txintxo
eskola joatea,
aitarekiko honek
dun borondatea,
nik ere maite zaitut
Saioa maitea. (bis)
S.Lizaso:
Orain engainatzeko
al dezu asmoa?
Zure proposamena
ez degu sanoa,
ni engainatutzeko
daukazu gogoa,
ez det sinesten baina
ikastola noa. (bis)
Egaña:
Bertsolaria naiz ta
orain nago grabe,
astelehen goizak beti
gogorrak dirade,
pijamarekin nago
eta galtzik gabe,
esnesaltzaileakin
joango al zerade? (bis)
S.Lizaso:
Azkenik esan dezu
besterekin joan,
nik zer egin behar det
behin hontarakoan?
Banoa ikastolara
ta izan gogoan:
goxogo egon zaite
etorritakoan! (bis)
Egaña:
Ate ixkinan jarri
ta hizketan bapo,
nere alabak badu
sorginkeri pranko,
ez da joaten eta
bidali beharko,
ea iristen zeran
arratsalderako. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra