Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1993-01-17 Lekeitio Jaialdia [Bertsoa] / Jon Sarasua
Bertsoa entzun |
1993-01-17 Lekeitio Jaialdia [Bertsoa] / Jon Sarasua
Neurria:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Telebistatik ikusten degu
horrenbeste pelikula,
fikzioa ta egia sarri
bereizten ez ditugula,
nolanahi ere oraingo hontan
garbi liteke kalkula,
leku batzutan kasurikan ez
bestean zigor mardula,
garbi ikusten da interesdunak
munduan agintzen dula. (bis)
Yugoslabian gertatu dena
ez al da izan itzela?
Jendea dabil herririk gabe
urte askotan bezela,
ta ikusten dugu petrolioa
garrantzitsuago dela,
iparraldean dago haria,
hegoan jende motela,
ta txarrena da geroni ere
goiko bandoan gaudela. (bis)
Egia esan guk ezin dugu
goiko bando hori laga,
eta nolabait gertatzen denaz
parte hartzaileak gara,
Yankiak eta español hoiek
hemen badute islada,
egoera honek irtenbide bat
izan leike behar bada,
hemendik irtetzeko bidea
geu aske izatea da. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra