Bertsos - View details   To know more about this section

1993-01-17 Lekeitio Jaialdia [Bertsoa] / Jon Sarasua

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1993-01-17 Lekeitio Jaialdia
Gai-emailea
Aranburu, Natxi
Bertsolaris / Authors
Sarasua, Jon
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Gaur egunkari batek titular hauxe dakar: Yugoslabian guztion begien aurrean serbiar jenozidioak jarraitzen dau. Bitartean munduko aliatuek Sadam gogorki zigortzen dute.

Description

Melody
Aita izena kanta beharrak
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1993-01-17 Lekeitio Jaialdia [Bertsoa] / Jon Sarasua

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Telebistatik ikusten degu
horrenbeste pelikula,
fikzioa ta egia sarri
bereizten ez ditugula,
nolanahi ere oraingo hontan
garbi liteke kalkula,
leku batzutan kasurikan ez
bestean zigor mardula,
garbi ikusten da interesdunak
munduan agintzen dula. (bis)

Yugoslabian gertatu dena
ez al da izan itzela?
Jendea dabil herririk gabe
urte askotan bezela,
ta ikusten dugu petrolioa
garrantzitsuago dela,
iparraldean dago haria,
hegoan jende motela,
ta txarrena da geroni ere
goiko bandoan gaudela. (bis)

Egia esan guk ezin dugu
goiko bando hori laga,
eta nolabait gertatzen denaz
parte hartzaileak gara,
Yankiak eta español hoiek
hemen badute islada,
egoera honek irtenbide bat
izan leike behar bada,
hemendik irtetzeko bidea
geu aske izatea da. (bis)