Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1993-04-24 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Jexux Mari Irazu Muñoa, Iñaki Zelaia

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Osinalde Saria (22. 1993. Gabiria)
Saioa
1993-04-24 Gabiria Sariketa
Gai-emailea
Elgarresta, Ibon
Bertsolariak / Egileak
Agirre Goia, Unai
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Zelaia, Iñaki
Lana
Hirunaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zuek hiru hizki edo hiru letra zarete, hiru bokal hain zuzen. U. Agirre A hizkia; Zelaia, E; Irazu, I. Defenditu bakoitzak zuen hizkia.

Deskribapena

Doinua
Kantatzera nijoa
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1993-04-24 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Jexux Mari Irazu Muñoa, Iñaki Zelaia

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U.Agirre:
Orain hasi behar det
gure gai petrala,
I hizkiak burua
aidean duala,
eta E-k hiru hanka
martzianok bezala,
A hizkia izango da
ona ta normala. (bis)
Zelaia:
Abezedarioak
badauka indarra,
jendeak erabiltzen
digu barra-barra,
baina nere kasoan
ez al degu txarra
beti honen atzetik
ibili beharra? (bis)
Irazu:
I hizkiak'e badu
bere garrantzia,
hitz batzun esanahia
ez daukat ahantzia,
kristau izpiritua
gure iritzia,
Iparraldea eta
Independentzia. (bis)
U.Agirre:
Irazuk gaur kristona
bota du erdira,
baina ni hasiko naiz
berari begira,
hor nik ere garrantzi
latza daukat, tira,
bi hizkiak A-rekin
bukatzen baidira. (bis)
Zelaia:
Ordena aldatzeko
ez daukagu betik,
horragetikan ez det
beztuko kopetik,
E hi motel ze habil
esanaz kolpetik,
kasu horretan nago
Irazun aurretik. (bis)
Irazu:
Unai izanagatik
nahiko hitz zabarra,
I-an bukatzen zaigu
hori ez da txarra,
eta gainera daukak
onartu beharra,
Txirritak bi I zeuzkak
eta A bakarra. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra