Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1994-09-08 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa
Bertsoa entzun |
1994-09-08 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa
Neurria:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Zazpiak arte bapo antxian
ni egon naiz hor logelan,
eta zu berriz, traguak hartzen
"Zintzarri-n" edo bodegan;
egia esan bietatikan
normalki, hobena zer dan,
galtza barrenak ere bustita
dauzkazu ate sarreran...
Zein haur polita egin zintudan
ta zenbat narrastu zeran.(bis)
Hemeretzi urte eta soltero
laister sartuko da apez,
ta lagun on bat bilatu arte
amak eman behar babes;
berandu irten ta goiz etorri
hau dabil nahiko aldrebes,
galderatxo bat egingo dizut
eta erantzun mesedez:
mokau goxorik probau al dezu
edo edan besterik ez?(bis)
Ondo dakigu gaurko gazteen
ibilera zein txarra den,
heuren osasun guztia ere
izorratuaz nabarmen;
ta ama berriz ezin sufritun
derrigorrez dago hemen,
ikusten zaitut zutikan egon
ezinean nola zauden...
Dutxatik pasa ta segi ohira
aitak ikusi baino lehen.(bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra