Bertsos - View details   To know more about this section

1994-09-08 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1994-09-08 Zizurkil Jaialdia
Conductor
Garmendia, Jon "Txuria"
Bertsolaris / Authors
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Hiru bertso botatzeko gai hau jarri zion aurrerago U.Agirreri: Gauean festa eginda eguerdiko hamaiketan iritsi zara etxera eta atea ireki orduko amaren aurpegiarekin egin duzu topo. Honela esan dizu: " gaur ere ardoz lepo eginda zaude, seme! ". Agirreren bertsoen ondoren honela galdetu zion gaijartzaileak Irazuri: Amak zer dio erantzuna entzutean?

Description

Melody
Santa Barbara zure bizitza A
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1994-09-08 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Zazpiak arte bapo antxian
ni egon naiz hor logelan,
eta zu berriz, traguak hartzen
"Zintzarri-n" edo bodegan;
egia esan bietatikan
normalki, hobena zer dan,
galtza barrenak ere bustita
dauzkazu ate sarreran...
Zein haur polita egin zintudan
ta zenbat narrastu zeran.(bis)

Hemeretzi urte eta soltero
laister sartuko da apez,
ta lagun on bat bilatu arte
amak eman behar babes;
berandu irten ta goiz etorri
hau dabil nahiko aldrebes,
galderatxo bat egingo dizut
eta erantzun mesedez:
mokau goxorik probau al dezu
edo edan besterik ez?(bis)

Ondo dakigu gaurko gazteen
ibilera zein txarra den,
heuren osasun guztia ere
izorratuaz nabarmen;
ta ama berriz ezin sufritun
derrigorrez dago hemen,
ikusten zaitut zutikan egon
ezinean nola zauden...
Dutxatik pasa ta segi ohira
aitak ikusi baino lehen.(bis)