Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1994-02-19 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Aritz Lopategi
Bertsoa entzun |
1994-02-19 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Aritz Lopategi
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Aita Zestura hainbat urtetan
etorri da peto-peto,
eta egitan esan behar dut
hau ez daukala saltzeko,
bera etxean gelditu da gaur
neu bainintzan etortzeko,
baina esan dit besarkada bat
guztiori emateko.
Berarengandik hartuak ditut
neure izen ta abizen,
eta geroztik holaxe nabil
edo oker edo zuzen,
gaur zestuarrak beti bezela
pozik gelditu daitezen,
larru beltz-beltza ez daukat baina
saiatuko naiz kunplitzen.
Aitak esan dit "lehen Zestuara
ni juana nago sarri"
eta neu ere konturatu naiz
zaretela hain maitagarri,
gaurtik aurrera badakizue
haren semearen barri,
ta hurrengoan zuek pentsatu
aita ala semea ekarri.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra