Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1994-07-08 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1994-07-08 Lesaka Jaialdia
Gai-jartzailea
Arozena, Manolo
Bertsolariak / Egileak
Lujanbio, Maialen
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Erika Lagomak kantatutako bertso bat izan zuen gaia. Bertsoa Maialanek berak Victoria Eugenian Bertsolari Egunean kantatutakoa zen, neska bertsolariei buruz "gizonezkoen tarta honetan ginda ez degu izan nahi" bukatu zuena.

Deskribapena

Doinua
Eguna pasa nekean eta
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1994-07-08 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Bertso zahar hori gogoratzea
bada detaile itzela,
esan nahiko zun momentu hortan
efektoik egin zuela,
nahiz uste izan krematik tarta
izatera goazela,
oraindik ere gizonezkoek
partitzen dute pastela.

Dirudienez neska gazteak
ere datozkigu gora,
beraz zeozer egiteko're
moduren bat izango da,
hainbeste urtez gogortu dana
kolpetik ezin mejora,
hiru gauz behar ditugu: lana,
gogoa eta denbora.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra