Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1994-11-05 Azkoitia Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Maialen Lujanbio
Bertsoa entzun |
1994-11-05 Azkoitia Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Maialen Lujanbio
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Lujanbio:
Ze bertsolari "bollo" gaupoa
dudan nere begibistan!
Bere azterketa egin behar det
gutxinaka, piskan-piskan,
ni soineko trasparenteakin
irtengo naiz telebistan,
esplosiboa izan daiteke
Ameriketako listan.(bis)
Irazu:
Gisa hortako ekintzatara
ni're behar naiz ausartu,
baina ardura gehiegirikan
ez nuke nahi hemen hartu,
plana hautatu dezu Madona
baina hain zera okertu,
nik telebistan betoa daukat
eta hori deskartatu.(bis)
Lujanbio:
Dirudienez nahiko zorrotza
dadukazu mingain mintza,
nahiago nuke dotoreago
jantzi izango balitza,
bideoak behar du eszitantea
horretaz ez gera mintza,
hola kantatzen baldin badezu
alper-alperrik gabiltza.(bis)
Irazu:
Hori neretzat izan liteke
konpromezu nabaria,
eta ez pentsa hori denikan
nik nahi nukeen saria,
zu hortik hona zabiltza sarri,
dezu abilidadia,
eszitantea zerorri zera
eta ez bertsolaria.(bis)
Lujanbio:
Ni niki txuri busti batekin
ez nengoke hain itsusi,
ta zuk tirazko niki bat jantzi
hobea zenduke kasi,
beldurrik gabe heldu gerritik
ez zaite juan ihesi,
ta nik irrifar egingo dizut
urrezko hortz eta guzi.(bis)
Irazu:
Ondo dakizu zure irrifarra
zenbat estimatzen dudan,
proposamena hartu edo utzi
jadanik jarri naiz dudan,
zoaz hemendik ta nahiago det
segi lehengoko ohituran,
bertsolaritza ez det sartu nahi
amerikarren kulturan.
Lujanbio:
Euskal Herrira etorri eta
oraintxe nago penetan,
bertsolariak ba omen ziran...
Ze desilusioa detan!
Toreroekin egonda nago
juan dan aste honetan,
alde earreko odola dute
Espaiñi alde horretan!(bis)
Irazu:
Baina nik ere zure modura
juzga nezake berdintsu,
bertsolariak bazirala ta
jarri zinan itsu-itsu,
orain sorpresa topatu dezu
aukerak joan zaizkizu,
nik'e Madona baino nahio'itut
Maialen eta Estitxu.(bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra