Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1994-11-19 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Anjel Mari Peñagarikano, Xabier "Euzkitze"

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1994-11-19 Azpeitia Jaialdia
Gai-jartzailea
Gorrotxategi, Jose Luis
Murua, Iñaki
Bertsolariak / Egileak
Lazkano, Imanol
Peñagarikano, Anjel Mari
Xabier "Euzkitze"
Lana
Hirunaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Lazkano politikaria, Peñagarikano kirolaria eta Euzkitze langilea. Hirurak bakoitza bere ofizioan jarri ditugu pare-parean. Zein da zuek daukazuen errekorrik haundiena?

Deskribapena

Doinua
Nafarroako mendi gainetan
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1994-11-19 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Anjel Mari Peñagarikano, Xabier "Euzkitze"

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Peñagarikano:
Esaten dute ote daukadan
begiratua larria,
ta hori gutxi balitz bezela
oso talentu urria,
gorputza ere mehea det baina
indar ikaragarria,
esku batekin behin jaso nuen
berrehun kiloko harria.(bis)
Euzkitze:
Jendea parrez hasi da hori
entzun eta berehala,
baina arrazoiz esan du Muruak
Euzkitze langile dala,
ta neure baitan dudan rekorra
ez da hain rekor makala:
ordu erdian irabazten det
egun osoko jornala.(bis)
Lazkano:
Gaur eguneko politikoak
oso modako gerade,
gu bai gerade demokrazian
iraupen edo zutabe,
marka gogor bat egina daukat
eta aitortuta hobe:
herri guzia engainatzea
egirikan esan gabe.(bis)
Peñagarikano:
Elkartu gera kirolaria,
langile ta politiko,
berriz egia esan behar det
gezurrik ez det jaurtiko,
nik'e aizkoran egin nuena
inortxok ez du hautsiko,
hamar minutun ebaki nitun
hamabi kanaerdiko.(bis)
Euzkitze:
Zerbait asmatzen hasita ere
bai asmakizun kaxkarra,
duela gutxi politikoak
bazun hitza barra-barra,
eta nik berriz, seinale gisa,
daukat anillo earra,
Peña da hemen kanpainarikan
pasa ez duen bakarra.(bis)
Lazkano:
Aurpegi latz ta mingain leguna
dira nere ezaugarri,
horregatikan gaurkoz ez nabil
ni zorionetik urri,
Roldan jauna ta gainontzekoak
hor dabiltza nahiko larri,
nik haiek baino gehiago ostu det
ta ez dit inork igarri.(bis)
Peñagarikano:
Korrika ere jaunak zer naizen
kontuak hortik atera,
behin izan nuen tximistarekin
probatutzeko aukera,
Izarraitzetik abitu ginan
hura eta ni batera,
eta neroni bera baino lehen
iritsi Azpeiti aldera.(bis)
Euzkitze:
Peña lagunak gezur mordo bat
kurioso du pilatu,
lotsarik gabe esaten ditu
nahiz ta ganbarak failatu,
ta nere rekor ikusgarrina
ez al dezue bilatu?
Oraindik inork ez nau egurtu
nahiz gauero makilatu.(bis)
Lazkano:
Nik politikan eindako markak
izan dira nabarmenak,
izugarriak bait dira hortan
nik daduzkaten ahalmenak,
halaz ta guztiz aixa barkatzen
didate entzule denak,
mizpirak eta politikoak
ustelenak ta onenak.(bis)
Peñagarikano:
Noski lepoa nik ez dadukat
Foremanek bezain lori,
baina boxeon probatu nintzan
nahiz ta gezurra dirudi,
kuadrilateron egin nun marka
botako'izuet danori
aitona "kao" utzi nuen ta
Euzkitze betiko "grogi".(bis)
Euzkitze:
Rekor egiten Anjel badezu
makina bat abildade,
boxeoan'e dirudienez
nahi aina indarren jabe,
batzuk lurrean uzten dituzu
beste batzuk berriz grabe,
"grogi" zerorri zaude aspaldian
golperikan hartu gabe.(bis)
Lazkano:
Gezurrean det nere indarra
egiari gorrotua,
halaz ta guztiz gorengo maila
det neretzako lortua,
baina oraindik konforme dago
nerekin herri tontua,
hurrena ere bildurrik gabe
Lazkanoi eman botua.(bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra