Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1994-12-02 Deba Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Iñaki Murua, Jon Sarasua

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1994-12-02 Deba Jaialdia
Gai-jartzailea
Kazabon, Antton
Bertsolariak / Egileak
Iturriaga, Unai
Lizaso, Sebastian
Lujanbio, Maialen
Murua, Iñaki
Sarasua, Jon
Lana
Bosnaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Badakizue telebistatik izkutatu dela Hitzetik Hortzera programa. Amatiño hor omen dabil programa berri bat egin nahiean, iritzi bila bazterrik bazter. Gaur zuengana jo du aholku eske.

Deskribapena

Doinua
Andre Madalen andre Madalen
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Entitateak
Euskal Telebista (ETB)
Hitzetik Hortzera

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1994-12-02 Deba Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Iñaki Murua, Jon Sarasua

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S.Lizaso:
Amatiñori hitzegitea
ez da izango kalteko,
nahiz eta jakin gure gogorik
hark ez duela beteko,
hainbat istilu lehen izan gendun
etenaldi bat tarteko,
mingaina libre eskatzen degu
nahi deguna esateko.
Murua:
Eta horrela ez bitza gorde
sentimentuak kolkoak,
ez bitez ager betiko bertso
pase edo atzokoak,
promozioa beza helburu
saio on horren jokoak,
eta ez bitez pantailaratu
igandero betikoak.
J.Sarasua:
Bertsolaritzak ez luke behar
telebistaren esklabo,
ta hoiengatik bakarrik balitz
gure saioak akabo,
Amatiñori gaur zer eskatu
neretzat hain argi dago,
programa hortan lana gehiago
ta zentsura gutxiago.
Lujanbio:
Gure Hitzetik Hortzera hori
pantailan zegon luzaro,
nik aholku bat emango diot
berak nahi baino lehenago,
Jaun Amatiño fuera hortikan!
Zuzendaritza akabo!
Amatiño hor dagon artian
bertso programaik ez dago.
Iturriaga:
Egin ezazu festa debalde
ta zuzenean ahal bada,
programa erdian moztu ezazu
egiten badizu traba,
gero ipini elefanteen
dokumentalen "pasada"...
Bertsoak ez du asko lortuko
baina orijinala da!
S.Lizaso:
Programa ez da zertan beterik
beti're kontu arinez,
berriro diot askatasuna
behar degula mingainez,
Elkarteantzat limosna ohi da
gure bertsoen ordainez,
merezi degun errespetua
eskatzen degu gutxinez.
Murua:
Didaktikoa bedi saioa,
beraz, bertso eta hitza,
ta aurkezle bat itxurazkoa
hori da nere baldintza,
gainera beza bertsolarion
Elkartean gidaritza,
zeuk nahi dezuna egitekotan
galdezka alperrik zabiltza.
J.Sarasua:
Orain arteko bertso guztiak
jarri itzazu aldrebes,
politikoak ere emititu
neronen partez mesedez,
edo Calleja jarri ezazu...
bertsotan ona da berez,
zuk ez gaituzu serio hartzen,
orduan guk zu ere ez.
Lujanbio:
Ta Amatiñok derrepentean
hau erantzun zigun kolpez:
"Orain arteko programa asko
grabatuta dauzkadanez,
astero-astero jarri behar det
zinta berbera umorez,
beste batzuek egiten dute
eta nik zergatikan ez?"
Iturriaga:
Miramoneko txori txikia
antza isiltzen ari da,
eurek horrela nahi zuten eta
zer egingo zaio, tira!
Ze ezkutatzen ote digute
euren alfonbren azpira,
gure bertso ta zuen txaloen
beldurrez baldin badira?

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra