Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1994-12-08 Errenteria Sariketa [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Xenpelar Saria (13. 1994. Errenteria)
Saioa
1994-12-08 Errenteria Sariketa
Gai-emailea
Kazabon, Antton
Bertsolariak / Egileak
Mendiluze, Aitor
Sarriegi, Aitor
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Bizilagunak zarete, zuk Sarriegi etxe aurreko baratzatxoan babarrunak erein dituzu, eta zuk, Mendiluze, loreak.
Gaiari oharrak
BEGIRATU

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1994-12-08 Errenteria Sariketa [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Sarriegi:
Bion etxeak kale berean
aurkiturik atez ate,
jardinak ere toki honetan
ez daude oso aparte,
lore artean bizi nahi duzu
neri egiten dit kalte,
jardin polita izateaz gain
jaten ematen didate.(bis)
Mendiluze:
Zuk bakarrikan irabazia
dezunik etzazu uste,
bakoitzak hemen zer lortzen duan
argitu behar genduke,
zuri dauzkazun babarrun hoiek
gosea kentzen dizute,
nere loreak triste dagoen
anima alaitzen dute.(bis)
Sarriegi:
Animarako bestela ere
ez al dago gauza nahiko?
gauza ugari dauzkat etxean
nik behintzat horretarako...
Nahiz eta denak neri ez zaizkidan
jatekoak aterako,
ale ustelak gorde ditzaket
mus partiduetarako.(bis)
Mendiluze:
Ale ustelak mus partidetan
laguntzaile omen dira,
basa jendea ematen dezu
jarriez gero begira,
elegantzia nik det ordea,
ikusten da urrutira,
bion artean dagon aldea
detailetan nabari da.(bis)
Sarriegi:
Gure aldea itxuran eta
detaileetan izan da,
ez naiz harritzen hori esateaz
jauntxokumea izanda,
ni lasai asko geldituko naiz
zuri aurpegira esanda:
lehenago ere zu ez zaudela
nahiko babarruna janda.(bis)
Mendiluze:
Nik ez det jarri atentziorik
inoiz babarrun alean,
eta zu berriz zaude hortako
nahiko postura zalean,
horregatikan ageritzen da
basati eran kalean
baba-soro bat jartzen duena
zona residentzialean.(bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra