Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1994-02-12 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1994-02-12 Zarautz Jaialdia
Gai-jartzailea
Garzia, Joxerra
Bertsolariak / Egileak
Elortza, Igor
Peñagarikano, Anjel Mari
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Peña, ijito zaharra haiz hi, eta Igor, ijito gaztea. Biok familiakoak. Erreka ondoan hala-moduzko txabola bat zeneukaten eta hantxe nola-hala bizi zineten. Oraintxe etorri dira autoritateak edo, bere eskabadora eta guzti kanpora bidaltzeko. Ijito zaharrak makina bat aldiz bizi izandako kontua eta ijito gazteak lehenengo aldiz, eta kezkatuta negarrez hago.

Deskribapena

Doinua
Donostiako hiru damatxo A
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1994-02-12 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Anjel Mari Peñagarikano

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Peñagarikano:
Ijito naiz ta nerekin badet
makinatxo bat tripamin,
lehenago ere heldu izan dira
beren trastezar hoiekin,
malkoz bustita ikusten ditut
beraren bi begi urdin,
guziei aurre egin zaiezu
baina negarrik ez egin.
I. Elortza:
Nahiz ta negarrik ez egitea
daukadan neure helburu,
hona zertako etorri dira
agintzen hainbeste buru?
Nahiz ta txabola honetan ere
ez geunden oso seguru,
dugun apurra kenduez gero
nora joan behar dugu?
Peñagarikano:
Esku batean zakua eta
besten plastikozko poltsa,
txabola ondoan jasaten gendun
nola beroa hala hotza,
autoridade ta agintariek
galduta daukate lotsa,
nahiz ta ijito sortu ginaden
guk e badegu bihotza.
I. Elortza:
Beste askori gertatu zaie
guri gertatutakoa,
orain aurrera jarraitu asmoz
hartu beharko gogoa,
txabola zahar hau ez aldatzeko
nahiz eta neukan asmoa,
errazagoa gertatuko da
zurekin baldin banoa.
Peñagarikano:
Beraz aldegin behar al degu
guk erreka bazterretik?
Aizu gaztetxo labana atera
orain zuk zaku zaharretik,
lata galanta eman behar det
orain bidali aurretik,
ta norbaitek min egiten badik
pagatuko dik larrutik.
I. Elortza:
Nere alboan guztiz minduta
ikusten zaitut hain ilun,
barkatu baina horrelakorik
guk ez dugu behar inun,
joan gaitezen hemendik eta
jokatu zintzo ta txukun,
beste txabola bat eginda ia
zenbat iraun dezakegun!
Peñagarikano:
Aldegin aurrez aizu gaztetxo
lagun zaidazu mesedez,
nahiz ta aldegin esaten duten
esan behar degu ezetz,
hiri haunditan gertatzen dena
konprenditzen ez da errez,
zakurrarentzat etxeak eta
ijitoentzat ezer ez.
I. Elortza:
Zoritxarrean arrazoi dezu
mundua doa aldrebes,
baina ijito behin hola mundu
hontara jaio ginenez,
gizon hoiekin burruka nahian
ez zaite hasi mesedez,
nere txabola galdu nezake
baina nere aitona ez.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra