Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1994-04-22 Lasarte-Oria Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
Bertsoa entzun |
1994-04-22 Lasarte-Oria Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
S .Lizaso:
Aldez aurretik Telebistak zun
saiotxo bat iragarri,
baina gerora zer pasako zan
inork ez zion igarri;
zuzendariak saioa entzunda
ziran estu eta larri
ez ikaratu gaur guk ez degu
spray poterik ekarri.
Egaña:
Hitzak hitzari josteagatik
bazan buruhauste pranko,
ta lau gazteak pentsatu zuten
aurrera segi beharko;
Otermin Jauna zuzendaritzan
nunbait ez zegoen bapo,
"Oterminator" deitzen diote
bukatu arazi zulako.
S.Lizaso:
Bart arratsean gertatu zenak
nori egin zion grazi?
Lau gazte joan ta sentipen denak
zituzten adierazi;
nahi ez dutena entzuten nunbait
batzuk ez dute ikasi,
nola bukatu ez zekiten ta
azkar bukatu arazi.
Egaña:
Gazte jendeak olioturik
kulata eta pistoia,
bere bertsotan agertu zuten
gaztediaren sasoia;
ta Oterminek moztu arazi
ze tipo " melokotoia ",
ze baju dagon telebistako
intelijentzi listoia.
S.Lizaso:
Amildegian ertzean zena
orain daukagu zuloan,
adierazpen askatasuna
baitago errezeloan;
telebistako gaia jarri du
izango al du gogoan?
Hau Amatiñok jakiten badu
aurki zerade paroan.
Egaña:
Errepikapen kontua da hau
historiak bueltak ditu,
nik telebistaz han kantatu nun
ez al zenuten aditu?
Nahiz hainbat fokoz platoetako
arpegi danak argitu,
zuzendaritzak oraindik ez du
bide zuzenik aurkitu.
S.Lizaso:
Bart arratsean gertatu zana
tristea dugu tamalez,
Joserra ere dena zuritu
bai hitzez ta bai azalez;
dirudienez bildurtzen zaigu
gainerakoen itzalez
Franko asko da gaur egunean
nahiz biboterik izan ez.
Egaña:
Nahi zuten dena kantatu zuten
baina denbora gutxiko,
neronen begiz ikusi ez banu
ia ez nun sinetsiko;
gure ideiak bota nahiean
inoiz ez degu etsiko,
ahua aspaldi zabaldu gendun
ta ez digute itxiko.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra