Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1994-01-22 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Igor Elortza

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1994-01-22 Bergara Jaialdia
Gai-jartzailea
Lejardi, Jose Mari "Gabixola"
Bertsolariak / Egileak
Arozena, Estitxu
Elortza, Igor
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Monjen etxean gaude. Gure Igor hemen utzi zuten jaioberritan eta Sor Estitxuk hazi du orain arte. Baina heldu zaio garaia Igorri hemendik aldegiteko. Zer esaten diozue elkarri?

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1994-01-22 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Igor Elortza

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Elortza:
Behin hartu ninduzunez
zurekin arduran,
hementxe ibili naiz
nagusitu guran,
zure hezkuntza eta
eritzien mugan,
ea orain munduan
zer aurkitzen dudan.(bis)
E.Arozena:
Oraindik ez daukazu
behar aina zentzun,
baina zure gogoak
behar ditut entzun,
nahiz eta gogo askoz
nioke erantzun:
zure amatxok pakete
ederra utzi zun.(bis)
I.Elortza:
Nahiz ta haseran izan
nintzen ni engaino,
hezitzeko zeneukan
nahikoa enpeino,
hau utzita banoa
ni mundu hortaraino,
ea alaiagoa den
konbentu hau baino.(bis)
E.Arozena:
Joateko aukera
duzu parez pare,
ta egin zintezke gaur
askatasun jabe,
ni ez naiz geratuko
zorionik gabe,
ta hona ez etorri
jaunartzera ere.(bis)
I.Elortza:
Bere egiak esaten
hasi da iadanik,
ahalik eta azkarren
boteaz hemendik,
jaunartzen ere ez dut
etorri behar nik,
ez zenuen usteko
asmoa nuenik.(bis)
E.Arozena:
Nik uste nun bazula
hainbeste bertute,
baina halare pozik
regalauko nuke,
jaunartzera ez dator
laguntzaren truke,
nere saio guztiek
porrot egin dute.(bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra