Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1994-08-24 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Jokin Sorozabal

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1994-08-24 Arrasate Jaialdia
Gai-jartzailea
Segurola, Nikolas
Bertsolariak / Egileak
Larrañaga, Gregorio "Mañukorta"
Sorozabal, Jokin
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Saio honen aurretik bi hauek afaltzen ari zirela telefonoz deitu dio andregaiak Jokin Sorozabali. Hura telefonoan zen bitartean Gregoriok bien afariak jan ditu.

Deskribapena

Doinua
Minberatu zaizkigu
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1994-08-24 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Jokin Sorozabal

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mañukorta:
Sarri gertatutzen da
gure historia,
alkarrizketa zendun
oso dotoria,
jan eta jan guztia
hemen eroria,
gaurkuan nik jan bai det
bion afaria.
Sorozabal:
Hemen ari ginan gu
mahaien jarriz,
Mañukorta zegoen
gose ta egarriz,
ni joandakoan denak
jan dituk pikardiz,
noiz afaldu huen hik
azkeneko aldiz?
Mañukorta:
Hamaika gose-egarri
munduan pasiak,
honelako batzuei
gaurkuan graziak,
hauek nola etziran
gaur jan itsusiak,
gaurkoz kendu dizkiat
asteko gosiak.
Sorozabal:
Goseak etorri da
hori nabarmena,
baina halare dago
eder ta gizena,
neri egin didana
ez ta hain zuzena,
afaria bai gendun
hemen erdibana.
Mañukorta:
Hizketara juanda
ari eta ari,
"te quiero" esanakin
bere lagunari...
Ondo jan eta eran
ederra da hori,
gosiak gelditu haiz
izorratu adi!
Sorozabal:
Mañukorta hau degu
harro ta trastea,
baina ez pentsa denik
dena ez-ustea,
berdintsu zait afari
guztia uztea,
afaria galdu det
baina ez bestea.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra