Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1994-02-13 Lekeitio Jaialdia [Bertsoa] / Jon Sarasua, Jokin Sorozabal

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1994-02-13 Lekeitio Jaialdia
Gai-emailea
Ziluaga, Manu
Bertsolariak / Egileak
Sarasua, Jon
Sorozabal, Jokin
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Jon, hamalau urteko zakur zaharra zaitugu. Jokin berriz, zure jabea, mendigoizale amorratua, domeka guztietan zu hartuta mendira abiatzen dena. Gaur goizean sutondoan etzanda zagozela hasi zaizu deika, baina zu mugitu ere ez.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1994-02-13 Lekeitio Jaialdia [Bertsoa] / Jon Sarasua, Jokin Sorozabal

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Sorozabal:
Aste guzian lana
ta nekean jardun,
igandeko asmoa
ez al da ezagun?
Beti izandu gera
biok oso lagun
eta ohitura onak
mantendu ditzagun.
J.Sarasua:
Jabe entzun ezazu
txakurran kejua,
burukominez duzu
txakur gizajua,
hanka baldarrak eta
tentsio bajua,
aspirina hartuta
ohera nijua.
Sorozabal:
Berriz ere zu zaude
kejoso antzera,
beste askotan ere
berdina joera,
burukominarekin
tristea bazera,
mendira etorri zaitez
haizez sendatzera.
J.Sarasua:
Pausorik ere ondo
ezin det zuzendu,
ta burukomin hori
inola ezin kendu,
gaiso egonez gero
ninteke atzendu,
nere konbenioan
horixe jartzen du.
Sorozabal:
Gure zakur zahar hau
nola dugun arra,
tarteka izaten du
jolastu beharra,
zakur emeengana
doa barra-barra,
eta nik eskatzean
ordun dena txarra.
J.Sarasua:
Nik badaukat zuretzat
nahiko errespeto,
baina zuk e' tratatu
nazazu hobeto,
eme bat ekar zazu
ni han elkartzeko,
ume bat eingo dizut
mendira joateko.
Sorozabal:
Beste txakurrik gabe
zergatik ez jarrai?
Orain ez naiz sentitzen
bi mantentzeko gai,
eta zu bakarrikan
egon zaite lasai,
zu akabatu arte
besterik ez det nahi.
J.Sarasua:
Honek tratatu nahi nau
sarritan nolanahi,
baina ni ere banaiz
manejatzeko gai,
ni ez naiz mugituko
egon zaite lasai,
txakur zaharra naiz baina
"txakur-zaharra" ere bai.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra