Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1994-08-03 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Jokin Sorozabal, Xabier Zeberio "Zeberio I"

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1994-08-03 Usurbil Jaialdia
Gai-jartzailea
Izeta, Joxe Mari
Bertsolariak / Egileak
Lizaso, Sebastian
Sorozabal, Jokin
Zeberio, Xabier "Zeberio I"
Lana
Hirunaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zeberio apaiza, Lizaso serora eta Sorozabal monagiloa ditugu. Meza hasteko dena prest dago, baina azken momentuan kaliza falta da.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1994-08-03 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Jokin Sorozabal, Xabier Zeberio "Zeberio I"

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


X.Zeberio:
Badet nori hitzegina
ta nori heldua,
oraintxe nago ia
burutik galdua;
meza emateko're
heldu da ordua,
nun degu kaliza ta
nun dago ardua?
Sorozabal:
Serora ikusi det
hemen tripa jaten,
zalea da kaliza
etxera eramaten;
alperrik hasiko da
gaur ezetz esaten
elizan ez baitiozu
ardotik ematen.
S.Lizaso:
Beraz, ni naiz errudun
dioten moduan,
bainan gezur horrekin
urruti ez juan;
oraindik nun utzi nuen
dadukat goguan,
nik garbi-garbi eginda
hemen gorde nuan.
X.Zeberio.
Batek besten aitzakia
egiten du lehenen,
"peromias sekula
seculorum amen"
Gauza garbitu behar degu
ta aguro hemen,
hostiak izango dira
meza hasi baino lehen.
Sorozabal:
Apaiza formal zerbait
ein al dezakezu?
Esan dezun horrekin
bildurrez gauzkazu;
kalizik gabe orain
hain larri zaude zu,
bataioko pontetik
edan beharko dezu.
S.Lizaso:
Kaliza falta dalako
ari gera teman,
apaizak salduko zuen
hori nik antzeman;
baina zergatik hemen
hartu hoinbeste lan?
Kalizik ez badago
botilatik edan.
X.Zeberio:
Apaizak ez du hemen
eingo otoitzikan,
preparatuta nahiz egon
goizen goizetikan;
Sankristaua esateko
ez dezu lotsikan,
botila hor dago baina
hoi ere hutsikan.
Sorozabal:
Botilan ardorikan
ez dezu ikusi,
nahiz ta gaur goizaldean
bera izan nagusi;
berriz ekarriko det
erritan ez hasi!
Bialdutzen banauzu
propina ta guzi.
S.Lizaso:
Disputan jarraitzeak
ez luke merezi,
erruduna nor degun
garbitzen da hasi;
apaizak trago gehiegi
egin du lehenbizi,
serorari begituta
sankristaua ikusi.
X.Zeberio:
Bat alu xamarra da
iguala bestia,
baina ez nijua hauei
pakean uztia;
ardo gabeko meza
izan leike tristia,
kasikan nahiago det
eleiza istia.
Sorozabal:
Eleiza isteko're
orain gertu zaude,
jendea hasarretu
liteke abade;
baina herri hau degu
taberna askon jabe
lehen aina edango dezu
zuk mezarik gabe.
S.Lizaso:
Apaiza dadukagu
sekulako suan,
kolpetikan hasi da
hau amenazuan;
kaliza txiki xamarra
genduen kasuan,
tragoa egiterakoan
tragatuko zuan.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra