Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1995-03-25 Bilbo Sariketa [Bertsoa] / Oihane Enbeita

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
BBK Sariketa (3. 1995)
Saioa
1995-03-25 Bilbo Sariketa
Gai-jartzailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolariak / Egileak
Enbeita, Oihane
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Beltz batekin ezkonduko al zinateke?

Deskribapena

Doinua
Santa Barbara zure bizitza A
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1995-03-25 Bilbo Sariketa [Bertsoa] / Oihane Enbeita

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Galdera hori niri egin zait
orain nahikoa arraro,
hala ta guztiz pixkat pentsatu
eta zalantzak akabo.
Baltz hori behintzat burutik eta
gorputzez ondo badago,
ezkontzekotan dudatan jartzen
ez naiz ariko luzaro,
bonboiak asko gustatzen zaizkit,
txokolateaz gehiago. (bis)

Edonork dauka berezitasun
asko barruan gordeta;
nogaz ezkondu pentsamendutan
ibili ohi naiz uneka;
zuri zein beltza, gorria berdin,
ez naiz ibiltzen erreta,
ez dut ulertzen nola jarria
didazun holako treta,
arrazismoa aspaldi modaz
pasatuta dago eta. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra