Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1995-09-01 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1995-09-01 Donostia Jaialdia
Gai-jartzailea
Garzia, Joxerra
Bertsolariak / Egileak
Egaña, Andoni
Lizaso, Sebastian
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Hi Andoni Haizeen Orrazia izango haiz eta hi Sebastian Eolo, haizearen jainko indartsua.

Deskribapena

Doinua
Nere gogoa hegan dijoa
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1995-09-01 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S.Lizaso:
Inoiz ziztua ateratzen det
eta aldizka marmarra,
berdinak dira egunsentia
edota ilunabarra;
onean goxo ta zakarrean
neurriz kanpoko indarra,
ni izango naiz gizonan mende
ez dagon gauza bakarra.

Egaña:
Aizazu haize, inoiz badezu
sekulako zalaparta,
hurrena berriz isil-isila
halare gauza aparta.
Domagaiztasun hori aipatuz
ez eman hainbeste lata,
nere behatzetan pasa ondoren
kexuka hasten zera ta.

S.Lizaso:
Beraz zugana hurbiltze hori
haizearentzat kaltean,
ni joaten naiz nagoelako
hortako borondatean;
zure tartetik pasata txistu
egiten dut ezustean,
gehiago ere larritzen dira
haize hotsa entzutean.

Egaña:
Zutaz pentsatzen ai, zenbat aldiz
ez ote naizen aritu!
Zure bisitak gozatu ohi nau,
zure ihesak zauritu;
gure haizeak maitale baten
tankera den-denak ditu,
gure etxera maiz etortzen da
baina inoiz ez da gelditu.

S.Lizaso:
Ez naiz geldirik egonzalea,
gogokoa dut txangoa,
eta garbia nabilenean
edonorentzat sanoa;
udaran askok ifarra maite,
udazkenean hegoa,
nahi nuke baina zail dut egiten
jende guztian gogoa.

Egaña:
Hamaika aldiz bisitatzen du
Santa Klara ta Maxkorra!
Berak esan du sortzez degula
elementu hilezkorra,
baina gehiegi aldatzen zaigu,
nere iritzia horra:
hegoaldetik goxoa degu,
ifarretik egoskorra.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra