Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1995-02-11 Errigoiti Lagun-artekoa [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Jon Lopategi

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1995-02-11 Errigoiti Lagun-artekoa
Gai-jartzailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolariak / Egileak
Amuriza, Xabier
Lopategi, Jon
Lana
Binaka gai-librean
Jarritako gaia
Gai librean
Gaiari oharrak
LIBREAN. BEGIRATU

Deskribapena

Doinua
Txoriak eta txoriburuak
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1995-02-11 Errigoiti Lagun-artekoa [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Jon Lopategi

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Amuriza:
Atentzinoa ipiniko dot
gure Bernardok zer dinon.
Zelan daki honek gu ez garela
juntatu izan aspaldion?
Hara hi Baltza erantzuteko
ez hadi itxoiten egon,
zer ein bijuau burrukan hasi
ala bostekoa emon? (bis)

J.Lopategi:
Edozertako izan daiteke
gaur gure borondatea,
eta nahi neuke neure erantzuna
zuzen-zuzen emotea.
Hainbat herritan biok batera
izan genduen partea,
orduan gendun geure burruka
ta orain barriz bakea. (bis)

Amuriza:
Zuk badakizu tristea dala
kanposantuko bakea,
tristeagoa da bikotea:
karakola ta barea.
Nire mailara zuritu eta
Baltza kalamidadea!
Lehenago nintzan "lentes" bakarra,
orain bagara parea. (bis)

J.Lopategi:
Beraz aldatu jaku zelanbait
biok genduen itxura,
zahartzeak duen ondorioa
horrek sortzen dau tristura.
Ezberdin ginan bista aldetik
ta orain lagun modura,
baina halanbe bada aldea
antiojutik antiojura. (bis)

Amuriza:
Aldea dala, hori badakit
alde edo gorabehera,
ni normalean gora begitu
ta Baltza berriz lurrera;
hemen kontuak igual urtengo
dabe danak azalera,
lehen esan daben diru baltz hori
zugaitik izan ete da? (bis)

J.Lopategi:
Holako zerbait ekarri behar
alboko jakinduriak,
zelebrekeriz joaten dira
modu honetan guriak.
Diru kontuban jende guztiak
dabiltz nahiko urduriak,
Roldan horrexek eroan ei ditu
bai baltz eta bai zuriak. (bis)

Amuriza:
Roldan batean, Roldan bestean,
kontuan jausi gaitean!
Nik fede asko euki neban lehen
Benemerita maitean,
ta nik badakit Roldan dagola
zorioneko bakean,
honezkero ondo urtuta dago
azido ontzi batean. (bis)

J.Lopategi:
Egia esan nahi zendun baina
ez da jun bete-betean,
hark bere boltsak beteak ditu
prezio nahiko merkean;
izkutatuta ibiliko da
ez dakit nungo partean,
Txiplas lakoak behar ditugu
Roldanak diren artean. (bis)

Amuriza:
Sospetxosoak bagara asko
ta igual neu lehenbiziko,
Roldan deritzon tiporik ez da
ez Otxandion jausiko.
Nik sospetxa bat eginda daukat
aintzinatik neurekiko,
beste munduan ez dakit baina
hemen ez dogu ikusiko. (bis)

J.Lopategi:
Oso xelebre gertatzen dira
gaur egun hainbeste garai,
Guardia Zibila horreik dabiltza
nondik harrapatuko zai;
itxura danez gu be ez gara
diruak egiteko gai,
guk diru baltzik ez dauku baina
umore ta arrautzak bai. (bai)

Amuriza:
Arrautza bako iraultza hori
nonbait hain bertso polita,
hain zuzen hori liburu baten
izan da neuk ipinita,
ta lastima be zelan gagozan
batzuk hemen ikasita,
viva Maria Santisima ta
viva la Benemerita! (bis)

J.Lopategi:
Oso zelebre barrien barri
gara hemen aurkituak,
lehenago ere holakoaren
kontra gogor arituak;
batzuek dira zigor menpean
beste batzuk sarituak,
Benemerita sobra daukagu
eta sobra merituak. (bis)

Amuriza:
Pixkat tentatzen hasi nahi neban
esango dot beldur barik,
bertso horrekin ez al jatzue
lehenau sortu dardararik?
Benemerita goraka hasi
ta hori egin dot bakarrik,
ta hemen gaur inork ez dozu euki
txistu joteko arrautzarik. (bis)

Lopategi:
Berriro bere lagunarekin
nago nahiko harritua;
txistu jotzea ez da izango
egun hontan delitua,
ta sorpresa bat hemen daukat nik
zuretzako argitua,
gexu batean neuk jo behar dot
hemengo txilibitua. (bis)

Amuriza:
Erreminta ta guzti dan bera
hau da gizon zorriztoa,
boligrafoen ordez txistua
hau ez da ez obispoa.
Izango al da lentesentzako
enboskada bat gaiztoa?
Txilibitua poltsikoan da
hau dok hau txilibistroa! (bis)

Lopategi:
Aukera onak izaten dira
modu honetako plazan,
xelebrea zan ta horregaitik
Txiplas be hortik hasi zan.
Hargaitik nengon ni gaur ikuilun
txistuaren esperantzan,
hiru pieza jo behar ditut,
egingo al dozu dantzan? (bis)

Amuriza:
Ondo gertuta etorri zara,
prebenidua zera zu,
nik ez dakidan gauza bat eiten
ipintzeko amenazu;
zuk hiru pieza jotzen badozuz
hor hasiko naz jo ta su,
laugarren piezan dantza laguna
nor hartu esan eidazu. (bis)

Lopategi:
Luzatzen doa saioa eta
luzatzen doa denbora,
dirudienez nire laguna
aurkitzen baita gustora.
Dantzan eitea izanagatik
egun honetako moda,
lehenengo pieza amaitu orduko
trabatuta jausiko da. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra