Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1995-03-10 Azkoitia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Xabier Sukia

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1995-03-10 Azkoitia Jaialdia
Gai-jartzailea
Azkune, Laxaro
Bertsolariak / Egileak
Agirre Goia, Unai
Sukia, Xabier
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Ematen ez badute ere, bi emakume dira. Bata Diana, hiru mila milioi behar omen dituena dibortziatzeko, eta bestea berriz Elena, oraintxe laster ezkontzera doana Jaime Maritxalarrekin. Ez dakigu bakoitzak zer ilusio izango dituen. Gonbitea pasatuz Elenak berak hasi beharko du.

Deskribapena

Doinua
Kantatzera nijoa
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1995-03-10 Azkoitia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Xabier Sukia

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Sukia:
Orain gaude hementxe
biok aurrez aurre,
aspaldi hontan urak
ez dabiltza bare.
Ezkontzara etorri
ta egin mesede,
ia irteten zaidan
zuri baino hobe. (bis)

U.Agirre:
Hortan izango dezu
gauza txit nekeza,
hiru mila milioikin
aizu, ondo pentsa.
Nere ezkontza ez da
horren aldrebesa,
hobeto ateratzen
ez dezu erreza. (bis)

Sukia:
Pasako nituzke nik
horrenbeste ordu!
Hitz egiten patxada
pixka bat behar du.
Maritxalar da nere
bihotz eta zeru,
Karlos baino pixka bat
gehio balio du (bis)

U.Agirre:
Karlosek ere badu
hainbat kategori,
barrutik hotza baina
poltsikoa lori;
hiru mila miliokin
etorri zait neri,
hartako hartu nuen
aza hostro hori. (bis)

Sukia:
Guri tokatu zaigu
bizitza baldarra,
besteek nahi dutena
jarraitu beharra;
hiru milioi dirua
dezu barra-barra,
ez al da aza hostro
garesti xamarra? (bis)

U.Agirre:
Elena ikusita
ni harritu nintzen,
hau nola hasiko da
edozein serbitzen?
Laster aldegingo'izu
haizea bailitzen,
edo zu hartu izana
ez det konprenitzen. (bis)

Sukia:
Esan dezu aldegin
beharko didala,
zuk dezu aurpegia,
zuk dezu azala!
Zuria ez zan irten
behar zun bezala,
uste al dezu danak
berdinak dirala? (bis)

U.Agirre:
Gure dibortziua
gauzatu zan noski,
ta atera zitzaion
Karlosi garesti.
Orain lau hitz bota ta
beste bi argazki,
ni haregatik ez naiz
bizi oso gaizki. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra