Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1995-08-17 Gernika-Lumo Jaialdia [Bertsoa] / Jon Enbeita, Kepa Intxausti

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1995-08-17 Gernika-Lumo Jaialdia
Gai-jartzailea
Gezuraga, Xiomara
Bertsolariak / Egileak
Enbeita, Jon
Intxausti, Kepa
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zuek biok koadrila bereko bi mutilzahar zarete. Orain dela zenbait urte modoxka bazineten ere, gainerako lagun guztiak ezkondu dira dagoeneko eta biok zaudete bakarrik mutilzahar. Jonek gaur esan dio Kepari ezkontzera doala.

Deskribapena

Doinua
Kantatzera nijoa
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1995-08-17 Gernika-Lumo Jaialdia [Bertsoa] / Jon Enbeita, Kepa Intxausti

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J.Enbeita:
Gogorra izango da
zuretzat tragoa,
baina bizitza hau ez da
batere sanoa,
bakardadea baita
nahiko arraroa,
horregaitik laguna
ezkontzera noa. (bis)

Intxausti:
Ezkontzera zoazela
egia beharbada,
antza zuk ez dautsozu
ezeri ikara,
kuadrilako legeak
kanpora atara,
rogatiba egiten
joan al zara ba? (bis)

J.Enbeita:
Juergan bota ditugu
urteen segida,
eta denbora ia
amaitzen ari da,
ta hauxe pentsatu dot
espiluai begira:
edo ezkondu edo
mixerikordira. (bis)

Intxausti:
Nobera burumakur
nolako ganora,
ta orain ezkontzeko
ein nahian aproba,
arin aurkitu dozu
bihotzeko lora,
zuretzat badau nitzat
ere egongo da. (bis)

J.Enbeita:
Argitzen hasi zara
apurka mutila,
ia amaitu jatzu
soltero kudrila,
ikusiko da zaran
zu horren abila,
bera ez jatzu etorko,
joan behar zara bila. (bis)

Intxausti:
Ezkontzeko bidea
hartuz tipi-tapa,
zure juerga guztiak
alboan lagata,
ez gara ikusiko,
ez egin zarata,
separatu be laster
egingo zara ta. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra