Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1995-03-15 Durango Sariketa [Bertsoa] / Mikel Urdangarin

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
BBK Sariketa (3. 1995)
Saioa
1995-03-15 Durango Sariketa
Gai-jartzailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolariak / Egileak
Urdangarin, Mikel
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Heroina eta holako droga gogorretan sartuta daudenak porroa erretzetik hasi ei dira. Zein da zure iritzia?

Deskribapena

Doinua
Ligoi bizitza ez da izaten
Neurria / Estrofaren izena
Neurri luzekoak

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1995-03-15 Durango Sariketa [Bertsoa] / Mikel Urdangarin

Neurria:  Neurri luzekoak 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Antza euskaldunok arlo horretan
ez gabiltza horren trebe,
ta sendagile artean ere
bada hainbat kalamidade
Esperantzarik izan behar da
gure artean halare,
guztiok suabe-suabe, (bis)
porrotan hasi ta heroinan
jeusten dira alafede!
Orduan laster egun batean
eroriko naiz ni ere. (bis)

Hala ere txarrik ikusten da ta
herrian hainbat apuru,
eta horregatik entzuten dira
mila aburu, mila aburu.
Egia esan hortako armak
egokienak ditugu,
jokatu ezkero ondradu
geratu gintezke salbu, (bis)
hoinbesterako ez da asuntua,
horretan egon seguru,
guztiak dauka bere onura
neurrian hartzen badugu. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra