Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1995-01-21 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Jon Lopategi

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Eguna (27. 1995. Donostia)
Saioa
1995-01-21 Donostia Jaialdia
Bertsolariak / Egileak
Lopategi, Jon
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Egun hauetan Bizkaiko eta oro har Euskal Herri osoko mendizaletasuna goibel dago. Zer pasatzen zaizu burutik?
Gaiari oharrak
Bizkaiko sei gazte hil berri ziren Piriniotan elur jauzi batek harrapatuta.

Deskribapena

Doinua
Goizian goizik jeiki ninduzun I
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1995-01-21 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Jon Lopategi

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Santutxutarren sentimentuan
parte hartzea nahi nuke,
esker txarra're izaten degu
inoiz asmo onen truke.
Sei mendizalek izanagatik
hainbat grazi ta bertute,
elurrez txuri zegon menditik
lutu beltza ekarri dute.

Baina gazteak ez zaiteztela
horregatik motel gera,
natura beti zoragarria
desgrazi bat gorabehera;
negargarria gertatu arren
sei gazte horien karrera,
euren omenez mendizaleak
segi mendi gailurrera.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra